171. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGOZKUE

2019ko ekitaldiko aurrekontua. Behin betiko onespena

2019ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, uztailaren 19an, urte bereko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iragan da eta inork ez du aurrekontuaren kontrako erreklamaziorik aurkeztu. Beraz, behin betiko onetsitzat jo da. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hortaz, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen:

GASTUAK:

2–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 9.530,00 euro.

3–Finantza-gastuak: 300,00 euro.

4–Transferentzia arruntak: 150,00 euro.

5–Kontingentzia funtsa: 1.000,00 euro.

9–Finantza-pasiboak: 1.700,00 euro.

Gastuak, guztira: 12.680,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 380,00 euro.

4–Transferentzia arruntak: 4.800,00 euro.

5–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 7.500,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 12.680,00 euro.

Egozkuen, 2019ko abuztuaren 9an.–Kontzejuko burua, Iñaki Muñoz Oroz.

Iragarkiaren kodea: L1910617