171. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Izen-aldaketa, Luis Valero eta Federico Mayo kaleena

Caparrosoko Udalak, 2019ko uztailaren 25ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ondoko kale hauen izenak aldatzea:

–Luis Valero kalea Berdintasunaren kalea deituko da.

–Federico Mayo kalea Julián Gayarre kalea deituko da.

Aldaketa prozedura honi jarraikiz gauzatuko da:

A.–Erabaki honek 2019ko azaroaren 1etik aitzina izanen du eragina.

B.–Higiezinen jabeei eta bizilagunei bi kaleen aldaketa jakinaraziko zaie.

C.–Argitara ematen da udaleko ediktuen taulan eta udalaren webgunean, eta izen aldaketa tokiko komunikabideen bidez zabalduko da.

D.–Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 45.1 artikuluetan eta aplikagarri den gainerako legedian xedatua betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat.

E.–Interesdunari edo haren kausadunei ohartaraziko zaie (kalearen izena pertsona zehatz baten omenez hartzen den kasuan), baita Estatistikako Institutu Nazionalari, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroari, Jabetza Erregistroari, Posta eta Telegrafoen Estatu-Elkarteari eta udalerrian komunitateari zuzendutako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa eta erakundeei ere.

F.–Udal zerbitzuek plakak eta dagozkion seinale bertikalak aldatuko dituzte, izendapen berriekin, eta behar diren aldaketak eginen dituzte udaleko plano eta dokumentuetan.

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Caparroson, 2019ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L1910601