171. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

6 eta 7/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2019ko abuztuaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi ditu Udalaren 2019ko ekitaldiko aurrekontuan 6 eta 7/2019 aldaketak egiteko espedienteak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Adierazitako jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, espediente horiek behin betiko onetsitzat joko dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2019ko abuztuaren 2an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L1910342