171. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Behin-behineko langileen kargu-uzteak eta izendapenak

Barañaingo Udalak, Alkatetzaren ebazpen batzuen bidez, behin-behineko langileen honako kargu-uzte eta izendapenak xedatu zituen:

–Ekainaren 11n emandako 709/2019 Alkatetzaren Ebazpenaren bitartez, Alkatetzak behin-behinekoz izendatutako María Iturria Ayerra Barañaingo haur eskolako gaztelaniako moduluko koordinatzaile kargutik kentzea xedatu zuen, ondorioak 2019ko ekainaren 15etik aitzina izanik, bai eta emandako zerbitzuak eskertzea ere.

–Ekainaren 11n emandako 711/2019 Alkatetzaren Ebazpenaren bitartez, Alkatetzak behin-behinekoz izendatutako Daniel Cano Ortega Barañaingo udaltzainburu kargutik kentzea xedatu zuen, ondorioak 2019ko ekainaren 15etik aitzina izanik, bai eta emandako zerbitzuak eskertzea ere.

–Ekainaren 11n emandako 712/2019 Alkatetzaren Ebazpenaren bitartez, Alkatetzak behin behinekoz izendatutako Juan Jesús Soria Gulina Barañaingo udaleko aholkulari juridiko kargutik kentzea xedatu zuen, ondorioak 2019ko ekainaren 15etik aitzina izanik, bai eta emandako zerbitzuak eskertzea ere.

–Ekainaren 13an emandako 725/2019 Alkatetzaren Ebazpenaren bitartez, Alkatetzak behin-behinekoz izendatutako M.ª José Murua Irigoyen Barañaingo haur eskolako euskarako moduluko koordinatzaile kargutik kentzea xedatu zuen, ondorioak 2019ko ekainaren 15etik aitzina izanik, bai eta emandako zerbitzuak eskertzea ere.

–Uztailaren 15ean emandako 813/2019 Alkatetzaren Ebazpenaren bitartez, Alkatetzak behin-behinekoz izendatutako Daniel Cano Ortega Barañaingo udaltzainburu kargutik kentzea xedatu zuen, ondorioak egun horretatik aitzina izanik, bai eta emandako zerbitzuak eskertzea ere.

–Ekainaren 15ean emandako 739/2019 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, Alkatetza honek Daniel Cano Ortega izendatu zuen Barañaingo Udaltzaingoko buru, aldi baterako, ondorioak egun horretatik aitzina izanik.

–Ekainaren 15ean emandako 740/2019 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, Alkatetza honek María Iturria Ayerra izendatu zuen Barañaingo haur eskolako gaztelaniako moduluko koordinatzaile, aldi baterako, ondorioak egun horretatik aitzina izanik.

–Ekainaren 15ean emandako 741/2019 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, Alkatetza honek M.ª José Murua Irigoyen izendatu zuen Barañaingo haur eskolako euskarako moduluko koordinatzaile, aldi baterako, ondorioak egun horretatik aitzina izanik.

–Uztailaren 15ean emandako 814/2019 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, Alkatetza honek Carlos Javier Eransus Virto izendatu zuen Barañaingo Udaltzaingoko buru, aldi baterako, ondorioak uztailaren 16tik aitzina izanik.

–Uztailaren 18an emandako 824/2019 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, Alkatetza honek Anna María Atanasova Dishlyanova izendatu zuen aholkulari juridiko, aldi baterako, ondorioak uztailaren 19tik aitzina izanik.

Argitara ematen da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 104. artikuluan eta Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 29. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Ebazpen honen aurka honako hauek aurkez daitezke:

1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 8.1 artikuluan agintzen duenaren arabera.

3.–Orobat, eta hautara, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Barañainen, 2019ko abuztuaren 2an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L1910622