171. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia Urizko 23. poligonoko 38. lurzatian. Behin betiko onespena

Artzibarko Udalak, 2019ko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran eta legez eskatutako gehiengo osoaren quoruma zuela, erabakia hartu zuen; hona hemen haren xedapen zatia:

Lehena.–Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Urizko 23. poligonoko 38. lurzatian, Carlos Iriarte Iraceburuk sustatua.

Bigarrena.–Behin betiko onetsitako agiria, behar bezala eginbidetua, Lurraldearen Antolamendu eta Paisaia Zerbitzura igortzea, egindako gainerako txostenekin batera, hura kontrolatzeko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuarekin bat.

Hirugarrena.–Erabaki hau sustatzaileari jakinaraztea.

Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 13an.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onespena eta onetsitako hirigintzako araudia argitaratzen dira.

Artzin, 2019ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1910709