171. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALESBES

Akats zuzenketa, Virgen del Portal Zahar Etxean zaintzaile laguntzaile izateko bost lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

Akatsa atzemanik, Alesbesko Virgen del Portal Zahar Etxean zaintzaile laguntzaile izateko bost lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian (2019ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 22an), haren zuzenketa eginen da.

Iragarki osoan, honela zioen tokian: “zaintzaile laguntzailea”.

Honela behar du: “zaintzaile-gerokultorea”.

Merezimenduen baremoari buruzko I. eranskinean izan ezik, honela uzten baita: –Esperientzia zaintzaile laguntzaile gisa...

Alesbesen, 2019ko abuztuaren 2an.–Alkate udalburua, M. Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L1910350