171. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

39E/2019 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Nafarroako kirol klubei eta kirol klub filialei dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdia onesten duena, hain zuzen, 2019ko irailaren 1etik 2020ko abuztuaren 31ra bitarte egiten diren Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko liga ofizial ez-profesionaletan parte hartzen duten taldeak dituztenei. DDBN identifikazioa: 466857.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen arabera kirola herritarren eskubidea da, eta interes publikoko gizarte jarduera bat, laguntzen duena pertsonaren prestakuntza eta garapen integrala bultzatzen eta bizi kalitatea eta norbanakoen eta kolektiboaren ongizatea hobetzen. Gainera, elkarbizitza eta gizartearen kohesioa eta barne-lotura errazten ditu, osasun publikoa hobetzen du, eta garapen ekonomikoa sustatzen.

Foru legeak modu berri batean jorratzen du goi mailako kirol jarduera, oinarrizko kirol praktikarako pizgarri gisa hartzen baita. Horrez gain, Foru Komunitatea estatuan eta nazioartean ordezkatu eta sustatzen laguntzen du.

Egun indarrean dagoen Nafarroako Kirol Plan Estrategikoan, Gobernuak 2009ko irailaren 7ko Erabakian onetsi, eta Nafarroako Parlamentuak 2010ean berretsi zuen horretan, Kirolari buruzko Legean aipatzen diren kirolaren berezko balioak jasotzen dira, heziketari eta bizi kalitateari dagokienez, eta helburu nagusi hauek azpimarratzen dira: osasun gastuak murriztea, Nafarroaren irudiaren proiekzioa sustatzea eta aberastasuna sortzea, eta kirol ekintzan parte hartzen duten eragile guztientzako jarduketa esparru bat sortzea.

Honela laburbiltzen ahal dira plan estrategikoaren helburuak goi mailako kirol proiektuei dagokienez: klubetako kirol proiektuak diru aldetik bideragarriak izan daitezen bermatzea; kirol baliabideen aprobetxamendua kirol antolamenduaren bidez bultzatzea kluben arteko akordioak eginez, kirol proiektu berean piramide moduan diharduten kirolari nafarrei irtenbidea emateko; eta kirolari nafarrek gure eliteko taldeetan parte har dezaten bultzatzea.

Sailkapen zehatzagoa lortzeko asmoz, deialdi honen oinarri arautzaileetan diruz lagundu beharreko lehiaketa mota ezberdinen, modalitateen eta dirulaguntza eskatzen duten klubetako taldeak (sei, guztira) barnean har ditzaketen kategorien sailkapena aldatu da; eta laguntza emateko irizpideak ezarri dira, baita eskaera egiteko epeak eta aurkeztu beharreko frogagiriak ere, zeinak ezberdinak baitira justifikazioa justifikazio kontuaren sistemaren edo moduluen sistemaren bidez egin behar den kontuan hartuta.

Bestalde, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntza guztien araubide juridiko orokorra Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarrita dago, eta bertan finkatzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, eginbeharrak eta erantzukizunak, baita dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko bidea ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako kirol klubei eta kirol klub filialei dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, hain zuzen, 2019ko irailaren 1etik 2020ko abuztuaren 31ra bitarte egiten diren Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko liga ofizial ez-profesionaletan parte hartzen duten taldeak dituztenei.

Betiere, laguntzak emateko, dagokion aurrekontu-kontsignazioa beharko da.

2. Deialdi honi aurre egiteko, 1.785.000,00 euroko gastua baimentzea. Diru hori ordainduko da Nafarroako 2020ko Aurrekontu Orokorretako “Kirol entitateak. Hitzarmenak eta laguntzak” izeneko A50002 A5120 4819 336109 partidaren edo beste partida baliokide baten kargura.

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A50002-A5120-4819-336109: Kirol entitateak. Hitzarmenak eta laguntzak

2020

1.785.000,00

3. Foru agindu hau eta 1. eta 2. eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Dokumentazio hau guztia eta 3., 4., 5., 6. eta 7. eranskinak interesdunen eskura egonen dira Nafarroako Gobernuaren web-orrian.

4. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

5. Foru agindu hau Kirol Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Gai Ekonomikoak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 5ean.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

1. ERANSKINA

OINARRI ARAUTZAILEAK

1.–Xedea.

1.1. Oinarri hauen xedea da dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura ezartzea, 2019-2020 kirol denboraldian Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzen duten taldeak dituzten Nafarroako kirol klubei eta kirol klub filialei laguntzeko, hain zuzen ere, 2019ko irailaren 1etik 2020ko abuztuaren 31ra bitarte egiten diren lehiaketengatik. Aintzat hartuko dira, deialdiaren epeen barnean ez badaude ere, denboraldi horretakoak diren jardunaldiak, baldin eta beste deialdi batzuetan jasotzen ez badira.

1.2. Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak kobratzeko eskubidea emanen duten modalitateak honako hauek izanen dira:

–“Liga erregularretan” parte hartzen duten klubak. Liga erregularrak honako ezaugarri hauek dituzten lehiaketak dira: talde guztiek guztien kontra jokatzen dute, kirol federazio bakoitzak ezarritako egutegiaren arabera, betiere egutegi “itxia” baldin bada, hau da, egutegiko proba bakar batzuetan nahieran parte hartzeko aukerarik izan gabe. Gainera, honako baldintza hau bete beharko da: taldea inskribatuta dagoen ligak zortzi parte-hartzaile edo gehiago eta lehiako zazpi jardunaldi edo gehiago (denak asteburu batean pilatu gabe) izan beharko ditu.

–Halaber, deialdi honetan parte hartzen ahalko dute liga erregularraren ezaugarriak (jardunaldi kopuruari, talde parte-hartzaileen kopuruari edo lehiaketan hautazko parte-hartzea izateari dagokienez) betetzen ez dituzten ekipoak dituzten klubek.

–Beste autonomia erkidego batzuek antolatutako ligetan haur kategoriatik parte hartzen duten klubak, baldin eta Nafarroan ez badago modalitate eta kategoria horiei dagokien ligarik.

1.3. Dirulaguntza horiek emanda, xedea da klub horiei laguntzea Espainiako eta autonomia erkidegoen arteko lehiaketetan parte hartzeak sortzen dizkien gastuak neurri batean ordaintzen.

2.–Onuradunak eta betebeharrak.

2.1. Deialdi honetan parte har dezakete Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroan inskribaturik dauden irabazi-asmorik gabeko kirol klubek eta kirol klub filialek, kasuan kasuko Nafarroako kirol federazioei atxikita badaude eta 2019ko irailaren 1etik 2020ko abuztuaren 31ra bitarte parte hartzen badute 3. oinarrian aipatzen diren Espainiako eta autonomia erkidegoen arteko lehiaketa ofizialetan. Nafarroako kirol federaziorik ez badago, kasuan kasuko klubek aukera izanen dute deialdi honetan parte hartzeko, baldin eta federazio lizentziak lortu badituzte aurretik Espainiako Federazioan zuzenean.

2.2. Klub bat dirulaguntza honen onuradun izan dadin, inskribatuta egon beharko du Nafarroako Gobernuko Kirol Entitateen Erregistroan eta klubeko jokalariek dena delako kirol modalitatearen Nafarroako federazioak emandako lizentzia izan beharko dute.

2.3. Taldeak osatzen dituzten pertsonek kategoria absolutukoak beharko dute izan, F multzokoek izan ezik; izan ere, hori beste autonomia erkidego batzuetako ligetan parte hartzen duten eta adinagatik behe-kategorietan dauden taldeek osatzen dute.

Salbuespen gisa, onartuko da taldeek behe-kategorietako pertsonaren bat izatea, taldea osatze aldera, baina pertsona horiek ezin izanen dira izan kideen %10 baino gehiago inoiz.

2.4. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan aipatutako egoeretako batean dauden kirol klubak eta kirol klub filialak ezin izanen dira deialdi honen xede diren dirulaguntzen onuradun izan.

2.5. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteak izan behar dituzte.

3.–Lehiaketa diruz lagungarriak.

Deialdi honen ondorioetarako, eta dirulaguntzak kalkulatzeko, lehiaketa diruz lagungarriak sei ataletan sailkatuko dira:

I. atala: A multzoko lehiaketak.

Atal honetan, Espainiako kategoria absolutuko lehiaketen lehen mailako liga erregularretan parte hartzen duten taldeak lagunduko dira diruz.

II. atala: B multzoko lehiaketak.

Multzo honetan sartuko dira Espainiako lehiaketen gainerako mailetako liga erregularretan parte hartzen duten taldeak.

III. atala: C multzoko lehiaketak.

Atal honetan sartzen dira liga erregulartzat hartzeko baldintzak (zortzi parte-hartzaile edo gehiago eta lehiako zazpi jardunaldi edo gehiago, denak asteburu batean pilatu gabe) betetzen ez dituzten taldeen lehiaketak, Espainiako lehen mailakoak badira.

IV. atala: D multzoko lehiaketak.

D multzoan sartuko dira lehiaketako maila baxuago bateko Espainako liga ez-erregular batean parte hartzen duten klubak, lehiaketan 8 talde baino gutxiago aritzen badira eta lehiako 7 jardunaldi baino gutxiago baditu.

V. atala: E multzoko lehiaketak.

Atal honetan sartuko dira, Nafarroan liga bat egiteko talde aski ez egoteagatik, beste autonomia erkidego batzuetako liga erregularretan kategoria absolutuan parte hartzen duten klub nafarrak.

VI. atala: F multzoko lehiaketak.

Atal honetan sartuko dira beste autonomia erkidego batzuetako liga erregularretan edo Ohorezko Mailako Espainiako ligetan adin txikikoen kategorietan (haurrak, kadeteak, juniorrak, gazteak) parte hartzen duten klub nafarrak.

3.1. Ez da dirulaguntzarik emanen lehiaketa hauetarako: mailaz igotzeko edo titulua eskuratzeko “play-off” gisako partidak eta Erregearen edo Erreginaren kopak, edo antzeko kopak. Ez da ligarako dirulaguntzarik emanen, halaber, jardunaldiak jokatzen badira egutegiko beste lehiaketa baterako joan-etorria aprobetxatuz. Nolanahi ere, lehiaketa horiek dirulaguntza jaso dezakete, kasua bada, beste deialdi baten bidez, interesdunak hala eskatzen badu.

4.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

4.1.–Deialdi honetarako onetsitako gastua 1.785.000 eurokoa da, eta Nafarroako 2020ko Aurrekontu Orokorretako “Kirol entitateak. Hitzarmenak eta laguntzak” izeneko A50002 A5120 4819 336109 partidaren kargura ordainduko da. Zenbateko hori deialdi honen sei atalen artean banatuko da, gehieneko zenbateko hauek gainditu gabe:

a) A multzoko lehiaketak:

A1: 500.000 euro.

A2: 185.000 euro.

B) B multzoko lehiaketak:

B1: 150.000 euro.

B2: 265.000 euro.

B3: 310.000 euro.

c) C multzoko lehiaketak:

C1: 120.000 euro.

C2: 70.000 euro.

d) D multzoko lehiaketak: 30.000 euro.

e) E multzoko lehiaketak: 105.000 euro.

f) F multzoko lehiaketak: 50.000 euro.

Eman beharreko zenbatekoak 2. eranskinean ezarritako baremoarekin eta irizpideekin bat zehaztuko dira, eta muga izanen da kasuan kasuko lehiaketan parte hartzean sortutako defizita.

5.–Kontzeptu diruz lagungarriak.

Lehiaketaren mailaren eta taldearen aurrekontuaren arabera, eta eman beharreko laguntzaren kalkuluaren ondorioetarako, honako kontzeptu hauek besterik ez dira hartuko diruz lagungarritzat:

a) A multzoko lehiaketak:

A1: 350.000 eurotik gorako aurrekontua duten taldeak.

–Izen-emateak eta lizentziak.

–Arbitroak.

–Instalazioen alokairua edo instalazio berekiak erabiltzearen ondoriozko gastuak.

–Talde teknikoa: entrenatzaileak, prestatzaile fisikoa, fisioterapeutak, masajista, medikua eta delegatua kontratatzea.

–Kirol materiala (jokorako behar dena), botika-kutxa eta jantziak (entrenamendurako eta partida ofizialetarako).

–Kirolari nafarrak. Kirolari nafartzat joko dira denboraldian nafar izaera zibila dutenak, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioari buruzko martxoaren 1eko 1/1973 Legearekin bat. Eta lehen taldeko plantillakoak baizik ez direnak, edo, beheragoko mailako talde batekoak izanik ere, lehen taldeko partiden erdietan baino gehiagotan jokatu baldin badute.

–Joan-etorriak (barnean sartuta joan-etorrietarako, ostatu hartzeko eta mantenurako gastuak).

–Administrazioa eta kudeaketa.

A2: 350.000 eurotik beherako aurrekontua duten taldeak.

–Izen-emateak eta lizentziak.

–Arbitroak.

–Instalazioen alokairua edo instalazio berekiak erabiltzearen ondoriozko gastuak.

–Talde teknikoa: entrenatzaileak, prestatzaile fisikoa, fisioterapeutak, masajista, medikua eta delegatua kontratatzea.

–Kirol materiala (jokorako behar dena), botika-kutxa eta jantziak (entrenamendurako eta partida ofizialetarako).

–Kirolari nafarrak. Kirolari nafartzat joko dira denboraldian nafar foru izaera zibila dutenak, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioari buruzko martxoaren 1eko 1/1973 Legearekin bat. Eta lehen taldeko plantillakoak baizik ez direnak, edo, beheragoko mailako talde batekoak izanik ere, lehen taldeko partiden erdietan baino gehiagotan jokatu baldin badute.

–Joan-etorriak (barnean sartuta joan-etorrietarako, ostatu hartzeko eta mantenurako gastuak).

–Administrazioa eta kudeaketa.

b) B multzoko lehiaketak:

B1: 350.000 eurotik gorako aurrekontua duten taldeak.

–Izen-emateak eta lizentziak.

–Arbitroak.

–Instalazioen alokairua edo instalazio berekiak erabiltzearen ondoriozko gastuak.

–Jantziak.

–Joan-etorriak (barnean sartuta joan-etorrietarako, ostatu hartzeko eta mantenurako gastuak).

B2: 350.000 eta 100.000 euro arteko aurrekontua duten taldeak.

–Izen-emateak eta lizentziak.

–Arbitroak.

–Instalazioen alokairua edo instalazio berekiak erabiltzearen ondoriozko gastuak.

–Jantziak.

–Joan-etorriak (barnean sartuta joan-etorrietarako, ostatu hartzeko eta mantenurako gastuak).

B3: 100.000 eurotik beherako aurrekontua duten taldeak.

–Izen-emateak eta lizentziak.

–Jantziak.

–Joan-etorriak (barnean sartuta joan-etorrietarako, ostatu hartzeko eta mantenurako gastuak).

c) C multzoko lehiaketak:

C1: 75.000 eurotik gorako aurrekontua duten taldeak.

–Izen-emateak eta lizentziak.

–Arbitroak.

–Instalazioen alokairua edo instalazio berekiak erabiltzearen ondoriozko gastuak.

–Talde teknikoa: entrenatzaileak, prestatzaile fisikoa, fisioterapeutak, masajista, medikua eta delegatua kontratatzea.

–Kirol materiala (jokorako behar dena), botika-kutxa eta jantziak (entrenamendurako eta partida ofizialetarako).

–Kirolari nafarrak: kirolari nafartzat joko dira denboraldian nafar foru izaera zibila dutenak, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioari buruzko martxoaren 1eko 1/1973 Legearekin bat, eta lehenbiziko taldeko plantillakoak bakarrik direnak, edo, beheragoko kategoria bateko taldekoak izanik, lehen taldeko partiden erdietan baino gehiagotan jokatu baldin badute.

–Joan-etorriak (barnean sartuta joan-etorrietarako, ostatu hartzeko eta mantenurako gastuak).

–Administrazioa eta kudeaketa.

C2: 75.000 eurotik beherako aurrekontua duten taldeak.

–Izen-emateak eta lizentziak.

–Jantziak.

–Joan-etorriak (barnean sartuta joan-etorrietarako, ostatu hartzeko eta mantenurako gastuak).

d) D eta E multzoetako lehiaketak:

–Izen-emateak eta lizentziak.

–Jantziak.

–Joan-etorriak (barnean sartuta joan-etorrietarako, ostatu hartzeko eta mantenurako gastuak).

e) F multzoko lehiaketak:

–Joan-etorriak (barnean sartuta joan-etorrietarako, ostatu hartzeko eta mantenurako gastuak).

6.–Eskabideak aurkeztea. Dokumentazioa eta epeak.

6.1. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) izapideen katalogoan dagokion esteka erabiliz.

Halaber, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren web-orriaren bidez ere aurkez daitezke:

https://www.deporteyjuventudnavarra.es/eu/ligas-concurrencia

Eskaera Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari zuzenduko zaio, horretarako ezarritako eredu ofizialari jarraikiz. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak, ez eta telematika bidez eta aipatutako fitxaren bitartez aurkezten ez direnak ere. Horrenbestez, aurkeztutzat jotzen ez direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

6.2. Eskaera aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6.3. Dirulaguntza eskaerarekin batera jarraian azaltzen den dokumentazioa aurkeztu behar da, agiriak bereizita, sinadura digitalarekin eta behar bezala identifikatuta, zein bere izenarekin. Agertzen den helbidean eskuratzen ahal da dokumentazioa.

a) Eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela frogatzen duen egiaztagiria. Ez da beharrezkoa izanen dokumentazio hori aurkeztea NKGIri baimena ematen bazaio egiaztapen hori zuzenean egiteko Foru Ogasunean eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean.

b) Aitorpena, adierazten duena, hala badagokio, diruz lagunduko den jarduera finantzatua izan dela edo finantzatzea aurreikusten dela funts berekiekin edo beste dirulaguntza, laguntza edo baliabide batzuekin. Horretarako, 4. eranskina bete behar da.

c) Frogatzea, hala behar bada, efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu direla hornitzaileak; hala izanez gero, 5. eranskina bete beharko da.

d) Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera, hala badagokio (lehen aldia bada edo unera arte ordainketa egiteko erabiltzen zen kontua aldatu bada bakarrik).

e) Lehiaketaren egutegi ofiziala eta araudia, lehiaketa gauzatzeko (lizentziak, inskripzio-kuotak, arbitroak eta abar).

f) Taldeko kideen izenen zerrenda, adieraziz kargua (kirolariak, talde teknikoa, fisioterapeutak...), adin kategoria eta zein diren legez nafarrak.

g) Kirol lizentziak.

h) Frogatzea Nafarroako Gobernuaren agerpen instituzionala jantzietan, instalazioetan eta hedabideetan (elektronikoak zein ikus-entzunezkoak, kartelak eta inprimatutako beste material batzuk).

6.4. Eskatzaileak dirulaguntza kontura ordaintzeko eskatzen ahal du, dagokion laukitxoa markatuz dirulaguntzak eskatzeko inprimakian.

7.–Antolaketa eta instrukzioa.

7.1. Dirulaguntza hauek emateko prozedura antolatu eta instruitzeko organo eskuduna NKGIko Kirolaren Zuzendariordetza izanen da.

Aurkeztutako dokumentazioa aski ez bada edo deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, entitate eskatzaileari eskaera eginen zaio 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean ezetsitzat joko dela bere eskaera, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

8.–Dirulaguntzak emateko prozedura.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko da, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

9.–Laguntza emateko ebazpena.

9.1. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari dagokio dirulaguntza jasotzeko aurkeztutako eskaerak ebaztea. Dirulaguntzak emateko, 2020ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako behar adinako kreditua izan beharko da.

9.2. Dirulaguntzak emateko ebazpena eta deialdiko gainerako ebazpenak gehienez ere 3 hilabeteko epean emanen dira, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Dirulaguntza emateko ebazpenean dirulaguntzaren xedeak, zenbatekoa eta ordaintzeko modua agertuko dira. Halaber, hala behar bada, eskaeraren baten ezespena ebatziko da.

9.3. Laguntza emateko ebazpena eta deialdi honetako gainerako ebazpenak modu elektronikoan jakinaraziko dira gaitutako helbide elektronikoaren edo herritar karpetaren bitartez, eta nafarroa.eus Interneteko atarian argitaratuko dira, informaziorako soilik.

9.4. Epe hori ebazpen berariazkorik jakinarazi gabe iraganik, interesdunek beren eskaera ezetsi egin dela ulertuko dute. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

9.5. Ekitaldi ekonomiko jakin baten kargura dirulaguntza bat emateak ez du eskubiderik sortzen hurrengo ekitaldi ekonomikoen kargura dirulaguntza gehiago eskuratzeko.

10.–Dirulaguntzaren ordainketa.

10.1. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen baten bidez erabakiko da dirulaguntza ordaintzea, eta onuradunak aldez aurretik aurkeztuta 11. oinarrian adierazitako frogagiriak; transferentzia bidez ordainduko da bi hilabeteko epean, kasuan kasuko ebazpena jakinarazten denetik hasita.

10.2. Dirulaguntzak emateko ebazpenean konturako ordainketak egitea aurreikusten ahalko da; lehenbizikoa 2020ko lehen hiruhilekoko hilabeteetan eginen da, eta bigarrena 2020ko bigarren hiruhilekoan, kontuan harturik jarduera zein neurritan egin den, horren arabera, eta konturako bi ordainketek, baturik, ezin izanen dute gainditu onartutako dirulaguntzaren %90. Baldin kirol modalitate batean jarduera bigarren hiruhilekoan metatzen bada, posible izanen da bi ordainketak hiruhileko horretan egitea. Ordainketa horiek egiteko, betiere, aurrekontuan hartarako behar adinako kreditua izan beharko da.

Kirol klubek hasierako eskabide-orrian eskatzen ahalko dute konturako ordainketa hori. Konturako ordainketa hori egin ahal izateko, 15. oinarrian (Gardentasun betebeharrak) ezarritako informazioa igorri beharko da aurretik. Informazio hori igorri ezean, ezin izanen da ordainketa hori onartu.

10.3. Konturako ordainketa aukeratzen bada, eta azken justifikazioa aurkezteko ezarritako epea igarota, espedientea ixteko ebazpena emanen da, non egindako konturako ordainketa doituko den.

11.–Frogagiriak.

Dirulaguntza honen onuradun diren klub guztiek azken justifikazioa telematikoki aurkeztu beharko dute, laguntzen eskaera egindako modu berean, eta 2020ko irailaren 15a izanen da agiriak aurkezteko azken eguna.

Dirulaguntza jaso duen jardueraren justifikazioa honela eginen da:

11.1. A multzoko eta C1 azpimultzoko lehiaketen kasuan, justifikazio kontuaren sistemaren bidez eginen da justifikazioa, salbu eta joan-etorrien kasuan (joan-etorriak, ostatu hartzea eta mantenua), horiek moduluen sistemaren bidez justifikatuko baitira.

11.2. B1 eta B2 azpimultzoetako lehiaketen kasuan, joan-etorrietarako (joan-etorriak, ostatua eta mantenua) eta janzkeraren moduluen sistemaren bidez justifikatuko da, eta izen-emateen, lizentzien, arbitroen eta instalazioen justifikazio kontuaren bidez.

11.3. B3 eta C2 azpimultzoetako eta D eta E multzoetako lehiaketen kasuan, joan-etorrietarako (joan-etorriak, ostatua eta mantenua) eta janzkeraren moduluen sistemaren bidez justifikatuko da, eta izen-emateen eta lizentzien justifikazio kontuaren bidez.

11.4. F multzoko lehiaketan kasuan, joan-etorrien moduluen sistemaren bidez eginen da (joan-etorriak, ostatua eta mantenua).

11.5. Moduluen bidezko justifikaziorako, beharrezkoa izanen da honako dokumentazio hau aurkeztea:

–Lehiaketetako aktak eta lehiaketen emaitzak eta/edo taldearen sailkapena eta egindako joan-etorriak frogatzen dituen dokumentua.

–Diruz laguntzen den talderako jantzien faktura eta ordainagiria, eta, hala badagokio, jantziak Nafarroako Gobernuaren logoarekin serigrafiatzeagatik izandako gastuarena ere.

11.6. Justifikazio kontuan (6. eranskina) sartuko da, aitortzailearen erantzukizunpean, diruz lagundutako jarduera dela-eta ordaindutako gastu guztien faktura eta frogagirien zerrenda zehaztua eta zenbakitua (ez bakarrik kontzeptu diruz lagungarriena), honako hauek adierazita: hornitzailearen izena, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa, kontzeptua eta ordainketa data. Gainera, taldeak beste entitate batzuetatik edo babesletzagatik diru-sarrerak jaso baditu, horiek ere zehaztuko dira eta, azkenik, diru-sarreren eta gastuen balantzea aurkeztuko da, laguntzaren xede den taldearen jardueraren defizita azalduta.

Orobat, egindako gastu diruz lagungarri guztien fakturak/frogagiriak aurkeztuko dira, dirulaguntzaren xedea bete dela frogatzeko, eta ordaindu izanaren frogagiriak.

Gastuak fakturen bidez eta balio frogagarri bera duten gainerako dokumentuen bidez frogatuko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatu eta zigilatuta daudela, edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein dokumentu.

Jarduerak, deialdi honetako laguntzez gain, norberaren funtsekin edo bestelako dirulaguntza edo baliabideekin finantzatuak izan direnean, dirulaguntza horien zenbatekoa eta jatorria zehaztu beharko dira (horien zerrenda zenbakitu eta zehaztua aurkeztuz) eta, orobat, funtsak nola aplikatu zaizkien lagundutako jarduerei.

11.7. Konturako ordainketa eskatzen bada, klubak ordura arte egin den lehiaketaren portzentajea frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu, baita egoki iruditzen zaizkion gainerako agiriak ere.

10.2 oinarriko konturako ordainketa egiten bada ere, frogagiri guztiak 2020ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira.

11.8. Frogagiriak, bai eta lehiaketa batean parte hartzearen ondoriozko gastu/diru-sarreren zerrenda ere; kirol klub baten barnean lehiaketa horretan parte hartu duen taldeari buruzkoak izanen dira beti.

11.9. Aurkeztutako dokumentazio administratiboa osorik ez badago edo deialdiko betebeharrak betetzen ez badira, interesdunari errekerimendua eginen zaio dokumentazioa osatu edo akatsak zuzendu ditzan 10 egun balioduneko epean.

Klub eskatzailearen helbide elektroniko gaituaren bidez eginen da dokumentazioa osatu edo zuzentzeko errekerimendua, aurreko paragrafoan ezarri dena.

11.10. Gastu guztiak justifikatzen ez badira, emandako dirulaguntzaren ordainketa proportzionalki gutxituko da. Horretarako, kontuan hartuko da ea onuraduna hurbildu den nabarmenki baldintza guztiak betetzera eta, orobat, ea bere betebeharrak betetzeko prest agertu den argi eta garbi.

Konturako ordainketa egina badago, bidezkoa izanen da bidegabeki jasotako zenbatekoak osorik edo partez itzultzea, justifikatutakoaren portzentajearen arabera. Kasu horretan, berandutze-interesak sortuko dira, konturako ordainketa egin zen egunetik.

12.–Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

1.–Aurkeztu beharreko dokumentazio guztia eta laguntzen eskaera modu telematikoan aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko laguntzen fitxaren bidez, edo NKGIko web-orriaren bidez:

https://www.deporteyjuventudnavarra.es/eu/ligas-concurrencia

2.–Laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak eta administrazio egintzen jakinarazpenak telematikoki eginen dira, entitate eskatzaileen gaitutako helbide elektronikoaren eta herritar karpetaren bidez.

Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren helbidean (http://notificaciones.060.es) eskuratu daiteke gaitutako helbide elektronikoa. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, gaitutako helbide elektronikoa lortzen den helbide berean.

13.–Onuradunek bete beharrekoak.

Deialdi honen babesean dirulaguntza jasotzen duten klubek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntzak ematen diren xedeetarako erabiltzea, frogagiriak ezarritako epean aurkeztea eta NKGIk egiten dituen egiaztapenak onartu eta erraztea.

b) Hala badagokio, hornitzaileak efizientzia eta ekonomia irizpideen arabera eta merkatuko prezioetan kontratatu direla frogatzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen eta 28.3 artikuluaren arabera (5. eranskina).

c) Deialdi honen xede diren lehiaketa guztien publizitatean agertzea Nafarroako Gobernuaren lankidetza. Horretarako, kirol jantzietan, kirol instalazioetan eta hedabideetan (elektronikoak edo ikus-entzunezkoak, kartelak, prentsaurrekoetako panelak, inprimatutako materialak...) NKGIk adierazten duen irudi korporatiboa erakutsi beharko da.

d) Klub onuradunen betebeharra izanen da NKGIk Kirolaren Balioak Kanpainaren baitan proposatzen dituen ekintzetan laguntzea. Esaterako: plotterrak, pankartak eta abar erabiltzea partida edo lehiaketa garrantzitsuetan, Kirolaren Balioak kanpaina nabarmentzea taldearen aurkezpenean, 2019-2020 denboraldiaren hasieran, kanpainarekin lotutako prestakuntza ekintzetan parte hartzea...

e) Hizkuntza berdinzalea erabiltzea komunikazio, argitalpen, programa eta antzeko guztietan; emakumeenganako bereizkeria islatzen duen irudi oro saihestea eta berdintasunari, aniztasunari, eginkizunen pluraltasunari eta ardurakidetzari lotutako baloreak sustatzea.

f) Pertsona guztien hizkuntza eskubideak errespetatzeko, kirol klubek euskararen eta gaztelaniaren presentzia bermatuko dute komunikazio guztietan: paperak, inskripzio-orriak, kartelak, zabalkunderako bitartekoak, megafonia eta publizitateko logotipoak.

g) Nafarroako 2017-2027 urteetarako Hondakin Plana eta Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legea betetzen direla begiratuko du klubak etxean jokatzen diren liga jardunaldietan. Zehazki, neurriak hartuko dira hondakinik ez sortzeko (ahalik eta paper gutxien erabiltzea, ahal den guztietan txorrotako ura erabiltzea, erabilera bakarreko ontziak eta produktuak alde batera uztea eta abar), bai eta behar diren neurriak ere hondakinak bereiziko direla bermatzeko, horiek birziklatze aldera (gai organikoak, ontziak eta materialak, papera eta kartoia eta gainerakoa, gutxienez), ekitaldia zer mankomunitatetan gauzatzen den, hango hondakin-kudeaketarekin bat.

2020tik aurrera ezin izanen da plastikozko poltsarik erabili, salbu eta plastiko konpostagarrizko poltsak badira, eta betiere betetzen baldin badituzte 13432:2000 UNE-EN arauan edo horren baliokidea den beste arau batean ezarritako betebeharrak. Poltsa horiek ezin izanen dira doan eman edo banatu.

Halaber, ez da plastikozko plater, edalontzi, kikara edo erretilurik erabiliko, betiere erabili eta botatzekoak badira eta Ontziei eta ontzien hondakinei buruzko 94/62/EE Zuzentarauaren aplikazio-eremuan sartzen ez badira (salbuespena izanen dira material biodegradagarriz eginikoak); banakako dosietan ontziratutako produkturik eta erabilera bakarreko kapsularik ere ez, prozesu organiko edo mekanikoen bidez birziklatu ezin badira.

h) Erraztasunak ematea NGKIri diruz lagundutako lehiaketaren gainean dagozkion kontrol lanak egin ditzan, oinarri hauetan ezarritakoa betetzen ote den egiaztatzeko.

i) Egiaztatu eta kontrolatzeko ahalmenak egoki erabiltzen direla bermatzeko, kontabilitate-liburuak, erregistro diligentziatuak eta bestelako agiriak eduki eta mantendu beharko dira, behar bezala auditatuak, merkataritzari eta sektoreari buruzko legeetan xedatu bezala.

j) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritako kasuetan, jasotako funtsak itzultzea.

k) Laguntzaren xede den taldearen jarduerarako lortutako edo eskatutako dirulaguntzen berri ematea, honako hauek betez: 3. eranskina, diru-sarreren eta gastuen xehakapena (Nafarroako Kutxa Fundazioa, Nafarroako Gobernuaren beste dirulaguntza batzuk, udalenak, babesak, diru-sarrera berekiak eta abar) eta 4. eranskina.

l) 15. oinarrian gardentasunari buruz adierazitako betebeharrak betetzea.

14.–Bateragarritasuna.

14.1. Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak bateragarriak dira beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko zein pribatu batzuek edo norbanakoek, Estatukoek edo atzerrikoek, aipatutako lehiaketetan parte hartzeko ematen dituztenekin.

14.2. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, onuradunek horren berri eman beharko dute. Nolanahi ere, dirulaguntza hauen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera batzuekin edo baliabide propioekin baturik, gauzatu beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

14.3. Aurreko atalean ezarritako jakinarazteko betebeharra betetzen ez bada, edo onuradunek informazioa faltsutzen badute, jasotako zenbateko guztiak itzuli beharko dira, eta berandutze-interesak ere ordaindu, dirulaguntza ordaindu zenetik hura itzultzea erabaki arteko aldiari dagozkionak alegia. Itzultzeko betebehar hori alde batera utzita, zehapenak jartzen ahalko dira arrazoi horrengatik, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan ezarritako zehapen-araubidearekin bat.

14.4. Entitate guztien dirulaguntzak baturik, diruz lagundutako jardueraren kostuaren gainetiko finantzaketa jaso dela hautematen bada, onuradunari eskatuko zaio soberakina itzul dezala. Kasu horretan, berandutze-interesak sortuko dira, dirulaguntza ordaindu zen egunetik aurrera.

15.–Gardentasun betebeharrak.

15.1. Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, klub onuradunek dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena aurkeztu beharko dute telematikoki, Nafarroako Gobernuko Erregistro Elektronikoaren bitartez, eta, hala badagokio, baita eskatzen zaien dokumentazioa ere, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, dekretu horretan arautzen baitira Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak.

15.2. Aitorpen eredua eta nahitaezko dokumentazioa kontsultatu, bete eta tramitatzen ahalko dira Nafarroako Gobernuaren web-orriaren bitartez, http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/, edo Kirolaren Zuzendariordetzaren bidez, dirulaguntza hau kudeatzen baitu.

16.–Ez-betetzeak.

16.1. Deialdi honetako oinarrietan ezarritakoa betetzen ez bada, bereziki betebeharren atalean ezarritakoa, datu faltsuak ematen badira edo dirulaguntzaren xedea NKGIren baimenik gabe aldatzen bada, laguntza galduko da, osorik edo partez, eta jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira, dagozkion berandutze interesekin batera. Gainera, horrek ekartzen ahalko du aurrerantzean helburu horretarako edo antzekoetarako dirulaguntza eskaerarik ez onartzea, deusetan galarazi gabe antolamendu juridikoan aurreikusitako gainerako erantzukizunak.

16.2. Dirulaguntzen ordainketa partzialak egin badira eta onuradunek epez kanpo aurkezten badituzte egiaztagiriak, bidezkoa izanen da ordaintzeko falta den dirulaguntza osorik edo partez galtzea, deusetan galarazi gabe jasotako zenbatekoak itzuli beharra, dagozkion berandutze-interesekin batera, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearekin bat.

16.3. Nolanahi ere, onuradunak bere betebeharrak ia osorik bete baditu eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten badu, eman beharreko dirulaguntza edo, hala bada, itzuli beharreko dirua aurreko atalean aipatzen den proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da.

17.–Datu pertsonalen babesa.

Deialdi hau tramitatzearen eta kudeatzearen ondorioz sortzen den datu pertsonalen tratamendua Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorraren, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren eta arlo horretan indarrean dagoen gainerako araudiaren mende eginen da. Deialdi honen 7. eranskinean, datu pertsonalen tratamenduari aplikatzen zaion datuak babesteko politikari buruzko informazioa eskaintzen da.

18.–Errekurtsoak.

18.1. Deialdi honen eta bere oinarrien kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

18.2. Orobat, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen bidez foru agindu hau aplikatzeko ezartzen diren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

19.–Legeria.

Foru agindu honetan ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

2. ERANSKINA

Dirulaguntzak kalkulatzeko metodoa, Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko lehiaketetan parte hartzeagatik kirol klubei edo kirol klub filialei norgehiagokako araubidean emanen zaizkien dirulaguntzen 2019-2020 deialdirako

1. eranskinaren 2.3 oinarrian aipatu den bezala, taldeak osatzen dituzten pertsonek kategoria absolutukoak beharko dute izan, F multzoan izan ezik; izan ere, hori beste autonomia erkidego batzuetako ligetan parte hartzen duten eta adinagatik behe-kategorietan dauden taldeek osatzen dute.

Salbuespen gisa, onartuko da taldeek behe-kategorietako pertsonaren bat izatea, taldea osatze aldera, baina pertsona horiek ezin izanen dira izan kideen %10 baino gehiago inoiz.

Emakumezko taldeei %10eko gehikuntza aplikatuko zaie hasierako zenbatekoan, “Kirola eta emakumea” izeneko ekintza planean dagoen 3.2 idatz-zatia oinarri hartuta.

Gainera, Miguel Induráin Fundazioak bultzatutako emakumeen kirola egituratzeko proiektuen ondorioz “Erreferentziako taldetzat” hartzen den klubari dirulaguntza %25 handituko zaio.

Zuzenketa faktore bat aplikatuko da multzo guztietan. Horrela, maila eta modalitate berean bi talde badaude, bakoitzari %10 kenduko zaio esleitutako guztirako zenbatekotik; %20, 3 talde badaude; eta %50, 3 talde baino gehiago badaude.

Kirol modalitate guztietan, Miguel Induráin Fundazioak bultzatutako emakumeen kirola egituratzeko proiektuak arautzeko atxikipen hitzarmenak sinatu dituzten klubak salbuetsi eginen dira zuzenketa faktore horretatik.

Multzo beraren barnean 2. lehiaketa-maila duten modalitateetan, kasuan kasuko joan-etorrien moduluaren zenbatekoa %50 murriztuko zaio beheko mailako taldeari.

Ez da dirulaguntzarik emanen lehiaketa hauetarako: mailaz igotzeko edo titulua eskuratzeko “play-off” gisako partidak eta Erregearen edo Erreginaren kopak, edo antzeko kopak.

Joan-etorrien moduluaren kalkulua.

Talde guztiei aplikatzekoa: A, B, C, D, E eta F.

Modulu hori kalkulatzeko, aintzat hartzen dira mota guztietako garraiobideetan egindako bidaiak, ostatua hartzea eta mantenua, lehiaketa egiten den udalerriraino egindako distantzia, lehiaketaren iraupena eta taldea osatzen duen kide kopurua. Hemen bidaia bakoitzerako joan-etorrien baremo bat aplikatzen da. Honako irizpide hauei jarraikiz zehaztuko da:

a) Joan-etorrien distantzia; hiru distantzia mota bereizten dira:

I. Laburrak: Bilbo, Burgos, Donostia, Gasteiz, Huesca, Logroño, Soria, Zaragoza. Lehiaketa egiten den herrirainoko kilometro kopurua kontatuko da.

II. Ertainak: Albacete, Ávila, Bartzelona, Castelló, Ciudad Real, Cuenca, Girona, Guadalajara, Lleida, León, Madril, Oviedo, Palentzia, Salamanca, Santander, Segovia, Tarragona, Teruel, Toledo, Valentzia, Valladolid eta Zamora. Lehiaketa egiten den herrirainoko kilometro kopurua kontatuko da.

III. Luzeak: A Coruña, Alacant, Almería, Badajoz, Balearrak, Cáceres, Cádiz, Ceuta, Kordoba, Granada, Huelva, Jaén, Las Palmas, Lugo, Málaga, Melilla, Murtzia, Ourense, Pontevedra, Santa Cruz Tenerifekoa eta Sevilla. Lehiaketa egiten den herrirainoko kilometro kopurua kontatuko da.

b) Gehieneko parte-hartzaileak modalitate bakoitzeko:

a.–Badmintona: 8 parte-hartzaile.

b.–Saskibaloia: 14 parte-hartzaile.

c.–Eskubaloia: 18 parte-hartzaile.

d.–Beisbola: 20 parte-hartzaile.

e.–Eskrima: 5 parte-hartzaile.

f.–Futbola: 18 parte-hartzaile.

g.–Areto futbola: 14 parte-hartzaile.

h.–Patin-hockeya: 12 parte-hartzaile.

i.–Izotz-hockeya: 15 parte-hartzaile.

j.–Errugbia: 24 parte-hartzaile.

k.–Mahai-tenisa: 4 parte-hartzaile.

l.–Triatloia/Duatloia: 8 parte-hartzaile.

m.–Boleibola: 13 parte-hartzaile.

n.–Waterpoloa: 15 parte-hartzaile.

Atletismoaren modalitatean, Ohorezko Mailako Ligan parte hartzeagatik, parte hartzen duten kirolariak ez ezik, atal teknikoko sei pertsona ere zenbatuko dira.

Piraguismoaren modalitatean, Ohorezko Mailako Ligan parte hartzeagatik, parte hartzen duten piraguistak ez ezik, atal teknikoko bi pertsona ere zenbatuko dira.

Patinajean, Abiadura-patinajeko Ligan parte hartzeagatik, parte hartzen duten patinatzaileak ez ezik, atal teknikoko pertsona bat ere zenbatuko da.

Talde horien osaeran kategoria absolutuko kirolariak %90 izanen dira.

Aurreko paragrafoetan adierazitako parte-hartzaile kopurua lehiaketetan parte hartzeko egokitzat jotzen direnak dira.

c) Ostatua: 35 euro aplikatuko dira gaua pasatu behar den bakoitzean, eta ondoko irizpideak hartuko dira aintzat gauak pasatzeko gastua kalkulatzeko, distantzien arabera:

I. Laburrak: lehiaketa egunen kopurua ken 1.

II. Ertainak: lehiaketa egunen kopurua.

III. Luzeak: lehiaketa egunen kopurua gehi 1.

d) Mantenuak: 12 euroko balioa aplikatuko da gosari eta afari bakoitzeko, parte-hartzaile kopuruaren arabera, eta distantziak kontuan hartuz, honako irizpide hauei jarraikiz:

I. Laburrak: lehiaketa egunen kopurua bider 2, ken 1.

II. Ertainak: lehiaketa egunen kopurua bider 2, gehi 1.

III. Luzeak: lehiaketa egunen kopurua bider 2, gehi 3.

e) Kilometrajea: parte-hartzaileen kopuruaren arabera kalkulatuko da, honako irizpide hauei jarraikiz:

I. Lehiaketan gehienez 12 parte-hartzaile badaude: 0,20 euro aplikatuko dira kilometroko 4 parte-hartzaileko (edo zatikia).

II. Lehiaketan 13 parte-hartzaile edo handik gora badaude: ulertuko da bidaia autobusez egiten dela, eta 1,30 euro kilometroko aplikatuko dira, gehi kantitate finkoak (250 euro eguneko, distantzia ertainekoa/luzekoa bada).

III. Penintsulatik kanpoko bidaietarako, honako balio hauek hartuko dira erreferentziatzat: 200 euro pertsona bakoitzeko Kanarietara joateko, 100 euro pertsona bakoitzeko Balear Uharteetara, Ceutara eta Melillara joateko, gehi bi bider autobusez/autoz Iruñetik Madrilera edo Iruñetik Bartzelonara joateko bidaia.

Dagokion dirulaguntza kalkulatzeko oinarrizko zenbatekoa izanen da aurreko atalen batura (ostatua, mantenuak eta kilometrajea).

Janzkerarako moduluaren kalkulua:

B, C2, D eta E lehiaketei aplikatuko zaizkie.

60 euroko balioa aplikatuko da lehiaketako parte-hartzaile bakoitzeko, parte hartzeko beharrezkoak diren jantziak eskuratzeko, eta jantziak eskuratzean errespetatu beharko da gizonezkoen edo emakumezkoen modalitaterako diren.

Dirulaguntzaren kalkulua.

1.–A multzoa:

Laguntza kuantifikatzeko, honako kontzeptu hauek hartuko dira kontuan:

A1: 350.000 euroko edo hortik gorako aurrekontua duten taldeak.

1. Izen-emateak eta lizentziak: egindako gastuaren %100 lagunduko da diruz, transfer, zehapen edo bestelako kontzeptuetan ordaindutako zenbatekoak izan ezik.

2. Arbitroak: kirol talde bakoitzak bere lehiaketa gara dadin ordaindu behar dituenak, kirol modalitateen arabera ezberdinak; emanen den dirulaguntza egindako gastuaren %100 izanen da.

3. Instalazioak: emanen den dirulaguntza egindako gastuaren %100 izanen da, betiere 40.000 euroko muga gainditu gabe. Klubaren instalazioak direnean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.9 artikuluari jarraikiz egin beharko da gastuaren egozpena.

4. Talde teknikoa: kirol entitatearekin lan lotura duten langileak (entrenatzaileak, prestatzaile fisikoa, fisioterapeuta, masajista, medikuntzaren arloko langileak...) kontratatzearen ondoriozko gastuak hartuko dira aintzat, 65.000 euroko muga gainditu gabe.

5. Kirol materiala, botika-kutxa eta jantziak: emanen den dirulaguntza egindako gastuaren %100 izanen da, betiere 8.000 euroko muga gainditu gabe.

6. Nafarroako kirolariak: dirulaguntza emanen da kontratazio gastuetarako eta horien ondoriozkoetarako, kirolari bakoitzeko 2.000 euroko muga gainditu gabe. Talde bakoitzaren barnean kontzeptu horrengatik jaso daitekeen gehieneko dirulaguntza 24.000 eurokoa izanen da.

7. Joan-etorrien modulua, aurretik azaldu dena.

8. Administrazioa eta kudeaketa: emanen den dirulaguntza kudeatzaile bat edo antzekoa kontratatzeko izandako gastuaren %100 izanen da, betiere 15.000 euroko muga gainditu gabe.

Horren guztiaren batura izanen da kirol modalitate eta talde bakoitzari eman beharreko zenbatekoa, eta dirulaguntzaren zenbatekoa ezin izanen da inola ere izan 195.000 eurotik gorakoa.

A2: 350.000 eurotik beherako aurrekontua duten taldeak.

1. Izen-emateak eta lizentziak: egindako gastuaren %100 lagunduko da diruz, transfer, zehapen edo bestelako kontzeptuetan ordaindutako zenbatekoak izan ezik.

2. Arbitroak: kirol talde bakoitzak bere lehiaketa gara dadin ordaindu behar dituenak, kirol modalitateen arabera ezberdinak; emanen den dirulaguntza egindako gastuaren %100 izanen da.

3. Instalazioak: emanen den dirulaguntza egindako gastuaren %100 izanen da, betiere 40.000 euroko muga gainditu gabe. Klubaren instalazioak direnean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.9 artikuluari jarraikiz egin beharko da gastuaren egozpena.

4. Talde teknikoa: kirol entitatearekin lan lotura duten langileak (entrenatzaileak, prestatzaile fisikoa, fisioterapeuta, masajista, osasun arloko langileak...) kontratatzearen ondoriozko gastuak hartuko dira aintzat, 65.000 euroko muga gainditu gabe.

5. Kirol materiala, botika-kutxa eta jantziak: emanen den dirulaguntza egindako gastuaren %100 izanen da, betiere 8.000 euroko muga gainditu gabe.

6. Nafarroako kirolariak: dirulaguntza emanen da kontratazio gastuetarako eta horien ondoriozkoetarako, kirolari bakoitzeko 2.000 euroko muga gainditu gabe. Talde bakoitzaren barnean kontzeptu horrengatik jaso daitekeen gehieneko dirulaguntza 24.000 eurokoa izanen da.

7. Joan-etorrien modulua, aurretik azaldu dena.

8. Administrazioa eta kudeaketa: emanen den dirulaguntza kudeatzaile bat edo antzekoa kontratatzeko izandako gastuaren %100 izanen da, betiere 8.000 euroko muga gainditu gabe.

Horren guztiaren batura izanen da kirol modalitate eta talde bakoitzari eman beharreko zenbatekoa, eta dirulaguntzaren zenbatekoa ezin izanen da inola ere izan 120.000 eurotik gorakoa.

2.–B multzoa:

Laguntza kuantifikatzeko, honako kontzeptu hauek hartuko dira kontuan:

B1: 350.000 eurotik gorako aurrekontua duten taldeak.

1. Izen-emateak eta lizentziak: egindako gastuaren %100 lagunduko da diruz, transfer, zehapen edo bestelako kontzeptuetan ordaindutako zenbatekoak izan ezik.

2. Arbitroak: kirol talde bakoitzak bere lehiaketa gara dadin ordaindu behar dituenak, kirol modalitateen arabera ezberdinak; emanen den dirulaguntza egindako gastuaren %100 izanen da.

3. Instalazioak: emanen den dirulaguntza egindako gastuaren %100 izanen da, betiere 40.000 euroko muga gainditu gabe. Klubaren instalazioak direnean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.9 artikuluari jarraikiz egin beharko da gastuaren egozpena.

4. Jantzien modulua.

5. Joan-etorrien modulua.

Horren guztiaren batura izanen da kirol modalitate eta talde bakoitzari eman beharreko zenbatekoa, eta dirulaguntzaren zenbatekoa ezin izanen da inola ere izan 50.000 eurotik gorakoa.

B2: 350.000 eta 100.000 euro arteko aurrekontua duten taldeak.

1. Izen-emateak eta lizentziak: egindako gastuaren %100 lagunduko da diruz, transfer, zehapen edo bestelako kontzeptuetan ordaindutako zenbatekoak izan ezik.

2. Arbitroak: kirol talde bakoitzak bere lehiaketa gara dadin ordaindu behar dituenak, kirol modalitateen arabera ezberdinak; emanen den dirulaguntza egindako gastuaren %100 izanen da.

3. Instalazioak: emanen den dirulaguntza egindako gastuaren %100 izanen da, betiere 40.000 euroko muga gainditu gabe. Klubaren instalazioak direnean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.9 artikuluari jarraikiz egin beharko da gastuaren egozpena.

4. Jantzien modulua.

5. Joan-etorrien modulua.

Horren guztiaren batura izanen da kirol modalitate eta talde bakoitzari eman beharreko zenbatekoa, eta dirulaguntzaren zenbatekoa ezin izanen da inola ere izan 95.000 eurotik gorakoa.

B3: 100.000 eurotik beherako aurrekontua duten taldeak.

–Izen-emateak eta lizentziak.

–Jantzien modulua.

–Joan-etorrien modulua.

Kontzeptu horien batura izanen da kirol modalitate eta talde bakoitzari eman beharreko zenbatekoa. Dirulaguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen jardueraren defizita baino handiagoa.

3.–C multzoa:

Laguntza kuantifikatzeko, honako kontzeptu hauek hartuko dira kontuan:

C1: 75.000 eurotik gorako aurrekontua duten taldeak.

1. Izen-emateak eta lizentziak: egindako gastuaren %100 lagunduko da diruz, transfer, zehapen edo bestelako kontzeptuetan ordaindutako zenbatekoak izan ezik.

2. Arbitroak: kirol talde bakoitzak bere lehiaketa gara dadin ordaindu behar dituenak, kirol modalitateen arabera ezberdinak; emanen den dirulaguntza egindako gastuaren %100 izanen da.

3. Instalazioak: emanen den dirulaguntza egindako gastuaren %100 izanen da, betiere 40.000 euroko muga gainditu gabe. Klubaren instalazioak direnean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.9 artikuluari jarraikiz egin beharko da gastuaren egozpena.

4. Talde teknikoa: kirol entitatearekin lan lotura duten langileak (entrenatzaileak, prestatzaile fisikoa, fisioterapeuta, masajista, osasun arloko langileak...) kontratatzearen ondoriozko gastuak hartuko dira aintzat, 65.000 euroko muga gainditu gabe.

5. Kirol materiala, botika-kutxa eta jantziak: emanen den dirulaguntza egindako gastuaren %100 izanen da, betiere 8.000 euroko muga gainditu gabe.

6. Nafarroako kirolariak: dirulaguntza emanen da kontratazio gastuetarako eta horien ondoriozkoetarako, kirolari bakoitzeko 2.000 euroko muga gainditu gabe. Talde bakoitzaren barnean kontzeptu horrengatik jaso daitekeen gehieneko dirulaguntza 24.000 eurokoa izanen da.

7. Joan-etorrien modulua, aurretik azaldu dena.

8. Administrazioa eta kudeaketa: emanen den dirulaguntza kudeatzaile bat edo antzekoa kontratatzeko izandako gastuaren %100 izanen da, betiere 8.000 euroko muga gainditu gabe. Klub batek multzo horretan bi talde baditu, kontzeptu hori horietako batengatik baino ezin izanen du kobratu.

Horren guztiaren batura izanen da kirol modalitate eta talde bakoitzari eman beharreko zenbatekoa, eta dirulaguntzaren zenbatekoa ezin izanen da inola ere izan 60.000 eurotik gorakoa.

C2: 75.000 eurotik beherako aurrekontua duten taldeak.

–Izen-emateak eta lizentziak.

–Jantzien modulua.

–Joan-etorrien modulua.

Kontzeptu horien batura izanen da kirol modalitate eta talde bakoitzari eman beharreko zenbatekoa, eta zenbateko hori ezin izanen da inola ere izan jardueraren defizita baino handiagoa.

4.–D eta E multzoak.

Dirulaguntza kalkulatzeko, joan-etorrien moduluari (joan-etorrien gastuak, ostatu hartzekoak eta mantenukoak) batuko zaizkio jantzienak eta inskripzioak eta lizentziak egitekoak.

5.–F multzoa.

F multzoari dagokionez, dirulaguntza kalkulatzeko, joan-etorrien moduluaren (joan-etorrien gastuak, ostatu hartzekoak eta mantenukoak) kalkulua eginen da.

Hainbanaketa. Eskura dagoen saldoa handitzea.

Azpimultzo bakoitzean eman beharreko laguntzen baturak ezarritako gehieneko zenbatekoa gainditzen badu, hainbanaketa eginen da azpimultzo horretako onuradunen artean.

Dirulaguntza kalkulatzeko, deialdiko lehiaketa multzoen ordenari jarraituko zaio, “A” multzotik hasi eta “F” multzoarekin amaitu arte. Horrela, dirulaguntza kalkulatzean, dagokion azpimultzoan erabilgarri dagoen kreditu osoa erabiliko ez balitz, soberakina hurrengo azpimultzoaren saldoari gehituko litzaioke. Adibidez: B2 azpimultzoan soberakina badago, B3 azpimultzoan sartuko da. Halaber, soberakina B3 azpimultzoan sortzen bada, C1 azpimultzoan sartuko da, eta horrela hurrenez hurren.

Iragarkiaren kodea: F1909637