171. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

471E/2019 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila Salestarren UPSko UE-1 exekuzio unitateko D-1 lurzatiaren xehetasun-azterketa. San Joan Boscoren Salestarren Kongregazioak sustatu du azterketa.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren apirilaren 10eko 218E/2019 Ebazpenaren bidez behin betiko onetsi zen Eguesibarko Salestarren UPSko UE-1 exekuzio unitateko D-1 lurzatiaren xehetasun-azterketa, San Joan Boscoren Salestarren Kongregazioak sustatua.

Ebazpen hori 2019ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 31koan.

Aipatu xehetasun-azterketa argitaratu behar da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 29.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Beraz, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Xedatzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila Salestarren UPSko UE-1 exekuzio unitateko D-1 lurzatiaren xehetasun-azterketa, San Joan Boscoren Salestarren Kongregazioak sustatua. Azterketaren testu osoa ebazpen honen eranskinean jaso da.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Eta Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala aldatzeko espedientearen aurka –araudi hau barne– administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen epe horiek.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 9an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1910730