171. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

470E/2019 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita Iruñeko udal-mugarteko Z-2.2 unitatean “Erruki Etxea” merkataritza arloko Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientearen araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Aldaketaren xedea aparkatzeko tokien kopurua murriztea da, eta sustatzailea Morea Inversiones SA merkataritzako enpresa da.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak martxoaren 11n emandako 155E/2019 Ebazpenaren bidez, Iruñeko udal-mugarteko Z-2.2 unitatean “Erruki Etxea” merkataritza arloko Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientea onetsi zen, sustatzailea Morea Inversiones SA merkataritza enpresa zela.

Ebazpen hori 2019ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 26koan.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 29.2 artikuluak ezartzen duena betez, beharrezkoa da aipatu plan sektorialaren araudia argitaratzea.

Beraz, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko udal-mugarteko Z-2.2 unitatean “Erruki Etxea” merkataritza arloko Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientearen araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea. Aldaketaren xedea aparkatzeko tokien kopurua murriztea da, eta sustatzailea Morea Inversiones SA merkataritzako enpresa da, eta testua, osorik, ebazpen honi atxiki zaion eranskinean bildu da.

2. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Eta Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren aldaketa espedientearen eta araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen epe horiek.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 9an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

ERANSKINA

Merkataritza arloko UPSaren aldaketa xehetua, “Erruki Etxea” Z-2.2 unitatean (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1910734