171. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

924E/2019 EBAZPENA, abuztuaren 1ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko psikologo kliniko izateko lanpostu huts batzuk esleitzen dituena merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 26ko 1576E/2018 Ebazpenaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan psikologo espezialista kliniko izateko 11 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpen hori organo deitzaile beraren urtarrilaren 30eko 69E/2019 Ebazpenak aldatu zuen eta orain deitutako lanpostu hutsak 14 izatera pasatu dira. Deialdi hori 2018ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 4an, eta 2019ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 15ean, argitaratu ziren, hurrenez hurren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak otsailaren 4an emandako 237E/2019 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen behin betiko zerrenda onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan psikologo espezialista kliniko izateko lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian.

Kalifikazio epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du, eta, lanpostu hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek, irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoek, ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko psikologo kliniko izateko lanpostu huts batzuk ondotik aipatzen diren izangaiei esleitzea, lekualdatze lehiaketa egin ondotik:

–O-NOZko lekualdatzea:

  • Echague Alcalde, Iñaki, lanpostu bat II Eguneko Ospitalean (lanpostu zenbakia: 61133).
  • Zabala Baquedano, Margarita, lanpostu bat Eguneko Ospitale Psikogeriatrikoan (lanpostu zenbakia: 70050).
  • Zarzuela Ituarte, Maria Amalia, lanpostu bat Osasun Mentalean (62536 lanpostu zenbakia).
  • Otero Larrea, Maria, lanpostu bat ID-Antsoain Osasun Mentaleko Sektorean (lanpostu zenbakia: 69486).

–Lekualdatze nazionala:

  • Enrique Martín, Irache, lanpostu bat IV-Tafalla Osasun Mentaleko Sektorean (lanpostu zenbakia: 70051).

2. Izendatu diren lehiatzaileek 2019ko urriaren 1ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Egun horretan, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez direnek esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatuarekin bat, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren maiatzaren 13ko 62/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskuordetzea erabiliz.

5. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Osasun Mentaleko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 1ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1910367