171. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

922E/2019 EBAZPENA, abuztuaren 1ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Psikiatriako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu huts batzuk esleitzen dituena merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 5eko 1661E/2018 Ebazpenaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan barrutiko fakultatibo espezialista izateko 140 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpen hori organo deitzaile beraren urtarrilaren 30eko 67E/2019 Ebazpenak aldatu zuen eta orain deitutako lanpostu hutsak 168 izatera pasatu dira. Ebazpen horiek 2018ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan, eta 2019ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 15ekoan, argitaratu ziren, hurrenez hurren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak otsailaren 26an emandako 725E/2019 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Psikiatriako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian.

Kalifikazio epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du, eta, lanpostu hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek, irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoek, ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Lekualdatze lehiaketa eginda, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Psikiatriako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu huts hauek esleitzea izangai hauei:

–O-NOZko lekualdatzea:

  • Peralta Martin, Victor, lanpostu bat Osasun Mentalean (70130 lanpostu zenbakia).
  • Garaicoechea Zazpe, Maria Cristina, lanpostu bat Eguneko Ospitale Psikogeriatrikoan (lanpostu zenbakia: 70132).
  • Goñi Labat, Ana Isabel, lanpostu bat IIB-Ermitagaña Osasun Mentaleko Sektorean (lanpostu zenbakia: 61388).
  • De Simon Alonso, Lorena, lanpostu bat IIB-Donibane Osasun Mentaleko Sektorean (lanpostu zenbakia: 69081).
  • Otaño Tiscornia, Magdalena, lanpostu bat ID-Antsoain Osasun Mentaleko Sektorean (lanpostu zenbakia: 68679).
  • Calvo Barrena, Laura, lanpostu bat IIA-Arrosadia Osasun Mentaleko Sektorean (lanpostu zenbakia: 62547).
  • Iraizoz Alonso, Ignacio, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (65279 lanpostu zenbakia).
  • Fernandez de la Vega Gorgoso, Oscar Xoel, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (66919 lanpostu zenbakia).

–Lekualdatze nazionala:

  • Campos Mangas, Maria Carmen, lanpostu bat ID-Antsoain Osasun Mentaleko Sektorean (lanpostu zenbakia: 62132).
  • González Uriarte, Ana, lanpostu bat Haur eta Gazteen Osasun Mentaleko Zentroan (lanpostu zenbakia: 70128).

2. Izendatu diren lehiatzaileek 2019ko urriaren 1ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Egun horretan, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez direnek esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatuarekin bat, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren maiatzaren 13ko 62/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskuordetzea erabiliz.

5. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara, Osasun Mentaleko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 1ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1910366