171. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

166/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 21ekoa, Francisco Javier Iglesias Álvarez jauna, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du libreki izendatuko eta kargutik kenduko direla zerbitzuetako zuzendariak, Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko abuztuaren 21ean egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Francisco Javier Iglesias Álvarez jauna, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea; kargu-uzteak 2019ko abuztuaren 21etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Hezkuntza Departamentuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F1910921