171. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2/2019 FORU AGINDUA, abuztuaren 14koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Ana Otamendi Legorburu andrea kabineteko idazkari izendatzen duena.

Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19.2. artikuluak xedatzen du kabineteetako kideak libreki izendatuko edo kargutik kenduko dituztela Nafarroako Gobernuko lehendakariak edo kontseilariek. Behin-behineko langile izanen dira funtzio publikoari buruzko legeriaren arabera, eta kargua utziko dute izendatu dituenak kargua uztearekin batera.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Ana Otamendi Legorburu andrea Lurralde Kohesiorako kontseilariaren kabineteko idazkari izendatzea.

2. Foru agindu hau jakinaraztea Ana Otamendi Legorburu andreari, departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 14an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: F1910855