171. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1/2019 FORU AGINDUA, abuztuaren 9koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Leire Ochoa Zubeldia andrea kabineteko buru izendatzen duena.

Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19.2. artikuluak xedatzen du kabineteetako kideak libreki izendatuko edo kargutik kenduko dituztela Nafarroako Gobernuko lehendakariak edo kontseilariek. Behin-behineko langile izanen dira funtzio publikoari buruzko legeriaren arabera, eta kargua utziko dute izendatu dituenak kargua uztearekin batera.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Leire Ochoa Zubeldia andrea Lurralde Kohesiorako kontseilariaren kabineteko buru izendatzea. Aipatutako aginduan ezarritakoarekin bat jardunen du.

2. Foru agindu hau jakinaraztea Leire Ochoa Zubeldia andreari, departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 9an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: F1910646