171. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko abuztuaren 21ean hartua, kargutik kentzen duena Francisco Javier Fuertes López jauna, Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko burua, eta Fermín Muñoz Muñoz jauna Desjabetzeen Epaimahaiko buru izendatzen duena.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 126. artikuluak, 2. apartatuan, ezartzen du Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiak, Nafarroako Gobernuari atxikitako administrazio organoa izanik, bost kide izanen dituela, Nafarroako Gobernuak hautatuko dituenak higiezinen balorazioetan esperientzia profesionala duten pertsonen artean, eta haietako bat epaimahaiburu arituko dela.

Nafarroako Gobernuak 2011ko urriaren 26an hartutako Erabakiaren bidez, Francisco Javier Fuertes López jauna izendatu zuen Nafarroako Desjabetze Epaimahaiko buru. Halere, 2019ko uztailaren 16an, jakinarazi zuen karrera judizialean magistratuaren kategoriatik sartzeko lehen fasea gainditu duela, eta izendapen hori bateraezina dela Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko buru izatearekin.

Horregatik, bidezkoa da haren kargu-uztea tramitatzea eta epaimahaiko burutzarako beste pertsona bat izendatzea. Gauzak horrela, maiatzaren 19ko 117/2003 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko kide izendatutako Fermín Muñoz Muñoz jaunaren aldeko proposamen arrazoitua jaso da kargu horretarako.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Francisco Javier Fuertes López jauna, Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko burua, kargutik kentzea.

2. Fermín Muñoz Muñoz jauna Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko buru izendatzea.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1910935