171. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

174/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 21ekoa, Mikel Irujo Amezaga jauna, Nafarroako Gobernuaren Bruselako ordezkaria, kargutik kentzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, 87. artikuluan xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kendu ahalko dituela behin-behineko langileak.

Horrenbestez, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko abuztuaren 21ean egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Mikel Irujo Amezaga jauna, Nafarroako Gobernuaren Bruselako ordezkaria, kargutik kentzea. Kargu-uzteak 2019ko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Herritarrekiko Harremanetako Departamentura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1910929