171. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

163/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 21ekoa, kargutik kentzen duena Antonio García Malumbres jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluari jarraikiz, zerbitzuko zuzendarien izendapena eta kargutik kentzea Nafarroako Gobernuak eginen ditu foru dekretu bidez, departamentu eskudunen titularrek proposaturik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko abuztuaren 21ean egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Antonio García Malumbres jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria. Kargu-uzteak 2019ko abuztuaren 21etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen da zerbitzuko zuzendari aritzeko azken eguna.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Barne Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1910918