170. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Utergako Udalak, 2019ko uztailaren 26an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1. Utergako Udaleko alkatearen kargua dedikazio partzialean gauzatuko dela ezarri da.

2. Alkatearen karguaren urteko lanaldia 192 ordukoa izango da, hileko 16 orduko lanalditan banatuta. Lanaldia udaleko langileen lan-egutegira egokituko da, goizeko, arratsaldeko eta, hala behar denean, gaueko ordutegiak malguki ezartzeko araubidean. Dena den, ordutegia bete dela justifikatu beharko da hilero.

3. Ezarri den dedikazio partziala ordaintzeko, 7.212,00 euro gordineko ordainsaria esleituko da urteko.

4. Organo kolegiatuen bilkuretara joateagatiko bilkura-sari hauek finkatu dira: zinegotzi bakoitzak 150 euro jasoko ditu osoko bilkuran edo informazio batzorde batean parte hartzen duen aldiro.

5. Zinegotziek karguan aritzean benetan sortu eta behar bezala justifikatzen duten gastuengatik jaso beharreko kalte-ordainak Nafarroako administrazio publikoetako langileendako ezartzen direnak izango dira.

6. Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluaren 5. puntuak ezartzen duena bete dadin, iragarki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalbatzaren iragarki-taulan eta Utergako Udalaren egoitza elektronikoan.

Aditzera ematen da Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluak zehazten duena bete dadin, ondorioak izan ditzan, eta orok jakin dezan.

Utergan, 2019ko abuztuaren 12an.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L1911091