170. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2019ko aurrekontua eta plantilla organikoa.
Hasierako onespena

Sartagudako Udalak, 2019ko abuztuaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko ekitaldi ekonomikorako aurrekontu orokor eta bakarra eta Udalaren plantilla organikoa.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin bat etorriz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsi dela ulertuko da, jendaurreko aipatu epea igarotakoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sartagudan, 2019ko abuztuaren 22an.–Alkatea, José Ignacio Eguizabal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1911176