170. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2019rako lan-egutegia

Alkatetzak 2019ko urtarrilaren 3an emandako Ebazpenaren bitartez

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Onestea Sartagudako Udalaren bulegoetan 2019. urtean izanen diren jaiegunen egutegia. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 7a: Errege egunaren ondoko astelehena.

–Martxoaren 19a: San José.

–Apirilaren 18a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 19a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 22a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: langileen eguna.

–Uztailaren 22a: herriko festak.

–Abuztuaren 7a: Arrosarioko Ama Birjinaren festak, tokikoak.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Pilareko Ama Birjina, Espainiako festa nazionala.

–Azaroaren 1a: Omiasaindu.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira, 2019. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Hirugarrena.–Sartagudako Udaleko bulegoetan, eguneko lanaldia astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, 7 ordu eta 30 minutukoa; urteko zenbatekoa 1.592 ordukoa.

Erregistro Orokorra 10:00etatik 14:00ak arte egonen da irekita, jendea hartzeko.

Ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia duten langileei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa etab.), horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute.

Laugarrena.–Bulegoetako urteko orduen zenbatekoan zehaztapenak egin dira ondoko egunetarako: goizeko 11:00k arteko ordutegia, abuztuaren 6an; 14:00ak artekoa, abenduaren 24an eta 31n.

Bosgarrena.–Erregistro elektronikoa urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan egonen da erabilgarri.

Seigarrena.–Ebazpen hau langileen ordezkariei igortzea, kontu-hartzailetzara, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, gardentasunaren atarian eta Sartagudako Udaleko iragarki-taulan argitaratzea, eta horren berri Udalbatzari ematea, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Sartagudan, 2019ko uztailaren 8an.–Alkatea, José Ignacio Eguizabal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1909510