170. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

15., 16., 17., 18. eta 19. aldaketak 2019ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena.

Ribaforadako Udalak, 2019ko uztailaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 15/2019, 16/2019, 17/2019, 18/2019 eta 19/2019 aurrekontu-aldaketak. Kreditu-gehigarriak dira aldaketa horiek, Ribaforadako Udalaren aurrekontuarenak, zeina 2019ko aurrekontu orokor bakarraren zati baita.

Hasierako onespena 2019ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 29an, eta jendaurreko epean ez da haren aurkako erreklamaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsita gelditu dira aurrekontu-aldaketa horiek. Hona hemen haien laburpena, kapituluka:

–15/2019 aurrekontu-aldaketa: “Eguzki-plakak jartzea eskolan” kreditu-gehigarria.

  • Gastua:
  • 6. kapitulua: inbertsio errealak: 9.196,22 euro.
  • Finantzaketa:
  • 8. kapitulua: finantza-aktiboak: 9.196,22 euro.

–16/2019 aurrekontu-aldaketa: “Diputazioaren etorbideko bidegorria” kreditu-gehigarria.

  • Gastua:
  • 6. kapitulua: inbertsio errealak: 82.351,30 euro.
  • Finantzaketa:
  • 8. kapitulua: finantza-aktiboak: 82.351,30 euro.

17/2019 aurrekontu-aldaketa: “Ribaforadako Skate eremua” kreditu-gehigarria.

  • Gastua:
  • 6. kapitulua: inbertsio errealak: 91.369,68 euro.
  • Finantzaketa:
  • 8. kapitulua: finantza-aktiboak: 91.369,68 euro.

–18/2019 aurrekontu-aldaketa: “Gimnasioa handitzea” kreditu-gehigarria.

  • Gastua:
  • 6. kapitulua: inbertsio errealak: 9.075,00 euro.
  • Finantzaketa:
  • 8. kapitulua: finantza-aktiboak: 9.075,00 euro.

19/2019 aurrekontu-aldaketa: “Igerilekuak araudiari egokitzea” kreditu-gehigarria.

  • Gastua:
  • 6. kapitulua: inbertsio errealak: 344.000,00 euro.
  • Finantzaketa:
  • 8. kapitulua: finantza-aktiboak: 344.000,00 euro.

Ribaforadan, 2019ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1911181