170. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Pitillasko Udalak, 2019ko uztailaren 10ean eta abuztuaren 12an egin bilkura berezietan, honako hauek erabaki zituen:

Lehenbizikoa.–Alkateak dedikazio esklusiboan beteko du bere kargua. Urteko ordainsari gordina 14.400 eurokoa izanen da, 12 hilekotan ordaintzekoa. Udalak bere gain hartuko du Gizarte Segurantzari dagokion enpresa-kuotaren ordainketa.

Bigarrena.–Gainerako zinegotziek 100 euro gordineko konpentsazioa jasoko dute osoko bilkura arruntetara eta berezietara joateagatik, egiaztatzen badute. Muga zortzi osoko bilkuratan izanen da, eta gehienez 800 euro jasoko dituzte urtean. Hiru hilean behin eginen da ordainketa. Horrez gain, 100 euroko ordainketa jasoko dute hiru hilean behin, kargua betetzeko prest egoteagatik.

Hirugarrena.–Eguneko 30 euroko kalte-ordaina ezartzea zinegotzi bakoitzeko, karguari dagozkion egitekoak honako erakunde hauetan betetzen dituenean: Pitillasko Udala kide den beste toki entitate batean, udalkide gisa parte hartzen duen edozein kide anitzeko organotan, eta zenbat denbora eman dizkion gorabehera.

Laugarrena.–Eguneko 30 euroko kalte-ordaina ezartzea udalkide bakoitzeko, karguari dagozkion egitekoak Pitillastik kanpo dauden erakunde publikoetan izapideak egin behar dituenean. Ordainketa hori ez da bateragarria izanen hirugarren atalean ezarritakoarekin, baina bai erabaki honetan ezarritako gainerako ordainketekin.

Bosgarrena.–Kalte-ordainak onestea karguaren eginkizunetan betetzean izandako gastuengatik, administrazio publiko orotan aplikatzen diren arauetan eta haien garapenerako Udalbatzak onesten dituen arauetan ezarritakoaren arabera. Kilometro-ordaina 0,33 euro/kilometrokoa izanen da.

Pitillasen, 2019ko abuztuaren 14an.–Alkate udalburua, Pedro José Labari Elduayen.

Iragarkiaren kodea: L1910842