170. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Miranda Argako Udalak, 2018ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2019ko plantilla organikoak Miranda Argako Udalerako eta Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomorako; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari eta horrekin bat datozen arauei jarraikiz, espedientea jendaurrean egon zen legez ezarritako epean, hamabost egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki taulan iragarkia argitaratu ondoren, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zitzaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez zitzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aipatu plantilla organikoak behin betiko onetsitzat jo dira. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatua bete beharrez, argitara ematen dira Miranda Argako Udalaren plantilla organikoa eta Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoarena, hasierako onespenean agertu ziren bezal-bezala.

MIRANDA ARGAKO UDALA

Funtzionarioen plantilla organikoa

Lanpostua: idazkaria. Zenbakia: 1. Maila: A. Osagarriak: lanpostukoa, %13,72; bateraezintasunekoa, %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako mendekoa. Zenbakia: 1. Maila: E. Osagarriak: %15 (19/1995 FD); lanpostukoa, %3,21 (19/2008 FD). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Gamboa Baztán, Alfonso Carlos. Maila: A. Lanpostua: idazkaria.

Kontratuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren akordio kolektiboari lotuko zaizkio, eta Miranda Argako Udalaren funtzionarioak hari atxikiko, atzerako eragina izanik, hain zuzen ere 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina.

Lan-kontratudun finkoen plantilla organikoa

1 zenbakidun lanpostua, zerbitzu anitzetako ofiziala. Maila: D. Osagarriak: lanpostukoa: %46,69; lanaldi luzapenekoa: %10; D mailakoa: %12; arrisku berezikoa: %5. Lan baldintzak: lanaldi osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik.

2 zenbakidun lanpostua, zerbitzu anitzetako ofiziala. Maila: D. Osagarriak: lanpostukoa: %53,65; D mailakoa: %12; arrisku berezikoa: %5. Lan baldintzak: lanaldi osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Lan-kontratudun finkoen zerrenda

Ibáñez López, Francisco. Lanpostuaren izena: 2 zenbakidun lanpostua, zerbitzu anitzetako ofiziala. Egoera: jardunean, lanaldi osoan (hasi zen eguna: 2006-04-20; antzinatasuna noiztik onartua: 2003-06-14). Aldi baterako kontratua, erretiro partzialagatik 2016/03/03tik; lanaldiaren eta lansariaren %50eko murrizketa, 40/2007 Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Aldi baterako lan-kontratudunen plantilla organikoa

1 zenbakidun lanpostua, administrari laguntzailea. Maila: D. Osagarriak: lanpostukoa: %37,99; D mailakoa: %12. Kontratu mugagabea. Lan baldintzak: lanaldi jarraitua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa, 113/1985 Foru Dekretuaren 42. artikulua.

2 zenbakidun lanpostua, administrari laguntzailea. Maila: D. Osagarriak: lanpostukoa: %27,99; D mailakoa: %12. Kontratu mugagabea. Lan baldintzak: lanaldi jarraitua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa, 113/1985 Foru Dekretuaren 42. artikulua.

Zerbitzu anitzetako ofizialaren kontratu mugagabea. Maila: D.

Zerbitzu anitzetako ofizialaren errelebo-kontratua 2016/03/03tik, %50eko lanaldiarekin eta lansariarekin. Maila: D.

Aldi baterako lan-kontratudunen zerrenda

Domínguez Oliva, Rosa Blanca. 1 zenbakidun lanpostua, administrari laguntzailea: kontratu mugagabea.

Arconada Armendáriz, Cristina. 2 zenbakidun lanpostua, administrari laguntzailea: kontratu mugagabea.

Esteban Aldave, Antonio. Zerbitzu anitzetako ofizialaren kontratu mugagabea. Maila: D.

Mateo Elizalde, Jesús Javier. Zerbitzu anitzetako ofizialaren errelebo-kontratua 2016/03/03tik, %50eko lanaldiarekin eta lansariarekin. Maila: D.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lan-kontratudunen egungo lan hitzarmenari jarraikiz eginen dira kontratuak, eta Miranda Argako Udalaren lan-kontratudunak hari atxikiko zaizkio, atzerako eragina izanik, hain zuzen ere 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina.

FALTZESKO ETA MIRANDA ARGAKO UDALEN ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Bitartekoa, administrazio-kontratuarekin.

Lanpostua: kontu-hartzailea. Zenbakia: 1. Maila: B. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %10. Lanaldi luzapeneko osagarria: %10. Lanpostua: bitartekoa, administrazio-kontratuarekin. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio zerbitzuen batasunean, Faltzesekin batera. Kontratatua: Sheila Arigita Bermejo. Miranda Argako Udalari aplikatzeko ehunekoa: %20,00.

MIRANDA ARGAKO VIRGEN DEL CASTILLO ZAHAR ETXEA

Aldi baterako lan-kontratudunak

1.–Zuzendaria: lanaldi osoa.

2.–OLT: 1 zenbakidun lanpostua. Lanaldi osokoa.

3.–Sukaldariak: bi lanpostu, lanaldi partzialekoak, bakoitza astean 25 ordukoa.

4.–Zaintzaileak: bost (5) lanpostu lanaldi osoan, zortzi (8) lanaldi erdian eta bat (1) lanaldiaren %67an. Lanpostu hutsak betetzeko eta ordezkapenak egiteko hurrenkera finkatu da.

Lan-kontratudunen zerrendak

1.–Zuzendaria: Espejo Zuazo, Estíbaliz.

2.–OLT: Flamarique Alfaro, Irene.

3.–Sukaldariak:

a) De Luis Esteban, María Asunción.

b) Ibáñez Echarri, María Carmen.

4.–a) Lanaldi osoko zaintzaileak:

García Elorz, María Pilar

Virto Tápiz, María Carmen

Ibáñez Argaña, María Visitación

Zabaleta Ibero, Silvina

Moreno Martínez, María José

b) Lanaldi erdiko zaintzaileak:

Iradiel Ibáñez, María Teresa

Luquin Suescun, Virginia

Vidarte Romano, Cristina

Sesma Alcalde, Amaya

Ibero Pérez, Ana María

Río Artaso, Amaya del

Chiliquinga Oña, Silvia Patricia

c) %67ko lanaldiko zaintzailea:

Oteiza Portillo, María José

Kontratuak ostalaritzako hitzarmenari lotuko zaizkio, eta lanpostuak behin betiko bete arte izenpetu dira (bitarteko kontratuak).

Gaur egun asteburuko lanpostu bat (lanaldi erdikoa) bete gabe dago. Urtarrilean beteko da, oposizio-lehiaketa egin zuen izangai batekin.

Lan-kontratudunen lanpostu hutsak

Ez dago lanpostu hutsik.

Miranda Argan, 2019ko uztailaren 23an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L1909992