170. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Udalkideen ordainsariak

Irurtzungo Udalak 2019ko uztailaren 2an egin osoko bilkura berezian, Udalbatzak honako ordainsarien araubide hau erabaki zuen:

–Alkatetza: 26.834,40 euroko soldata gordina urtean.

–Gainerako udalkideak: Irurtzungo Udalaren kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik, 64 euro Osoko Bilkuraren saio bakoitzeko, eta 35 euro informazio batzordeen saio bakoitzeko.

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Irurtzunen, 2019ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L1910583