170. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Galar Zendeako Udalak, 2019ko uztailaren 4an egin bilkura berezian, hitzez hitz heldu den erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Ezartzea ezen, 2019ko ekainaren 15etik aitzina, Udala egun hartan eratu baitzen, dedikazio esklusiboagatik edo partzialagatik ordainsaririk jasotzen ez duten udalkideek honako bertaratze araubiderako eskubidea izanen dutela:

a) Osoko bilkuretara joateagatik: 150 euro/bilkura.

b) Gobernu Batzarraren bilkuretara joategatik: 150 euro/bilkura.

c) Kide anitzeko beste organo batera joateagatik (kontratazio mahaiak, konpentsazio batzordeak, etab.): 100 euro.

d) Udal Aldizkariaren Erredakzio Kontseiluaren bileretara joateagatik: 75 euro/bilera.

e) Mankomunitateen batzarretara edo kide anitzeko organoetara joateagatik, baldin eta horiek dirurik batere ordaintzen ez badute kontzeptu beragatik: 100 euro.

Bigarrena.–Ezartzea behean aipatzen diren udalkideek, 2019ko uztailaren 5etik aurrerako ondorioekin, beren karguetan ariko direla honako dedikazio araubide honetan:

KARGUA

DEDIKAZIOA

Ingurumeneko eta Energiako zinegotzi ordezkaria

Partziala (gutxienez ere 30 ordu/hilabetea)

Kulturako eta Hizkuntza Normalizazioko zinegotzi ordezkaria

Partziala (gutxienez ere 30 ordu/hilabetea)

Kiroleko zinegotzi ordezkaria

Partziala (gutxienez ere 30 ordu/hilabetea)

Berdintasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Lankidetzako zinegotzi ordezkaria

Partziala (gutxienez ere 30 ordu/hilabetea)

Mugikortasuneko zinegotzi ordezkaria

Partziala (gutxienez ere 30 ordu/hilabetea)

Eginkizunak dedikazio partzialeko araubidean betetzen dituzten udalkideen alde urteko ordainsari bat ezartzea, 6.300 euro gordinekoa, 450 euroko 14 pagatan jasotzekoa, hamabi urteko hilabeteei dagozkienak, eta beste biak ekainari eta abenduari dagozkien hilabete-sariekin batera. Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean alta emanen zaie.

Ordainsari horiek eskuratzeak berekin ekarriko du karguak berezko dituen eginkizunetan aritzea, gutxienez ere eskatzen zaien denboran; hori bateragarria da ordainsaria dakarten beste eginkizun publiko nahiz pribatu batzuetan aritzearekin, TAOLaren 75. artikuluan ezarri bezala.

Hirugarrena.–Kilometrajeagatik, Alkatetzarendako 0,30 euroko kalte-ordaina ezartzea ibilitako kilometro bakoitzeko, salbu eta joan-etorria delarik bilkura-saria duen kide anitzeko organoetariko batera, orduan ulertzen baita kalte-ordaina lehen paragrafoan bilkura-saria dela-eta ezarritako kontzeptuaren barnean dagoela.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Getzen, 2019ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L1911093