170. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Aditzera ematen da jarraian zehazten den espedientea Udaletxeko bulegoetan ikusgai egonen dela, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarduerak ukitu egiten dituela uste dutenek dagozkion alegazioak aurkeztu ahal ditzaten. Hori guztia, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Sustatzailea: Industrias Metálicas Pamplona SL eta Irumek Mecanizados SL. Jarduera: galdaragintza- eta mekanizazio-lantegia. Kokalekua: katastroko 3. poligonoko 173. lurzatia; posta helbidea: A kalea, 24, industrialdea, 2. eskualdea. Barbatain.

Getze Galarren, 2019ko abuztuaren 13an.–Alkate udalburua, Oscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L1910763