170. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Tokiko Gobernu Batzarra izendatzea eta eskumenak eskuordetzea

1.–Fustiñanako Udalak, 2019ko uztailaren 11n egin osoko bilkuran berezian, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Toki araubidearen oinarriei buruzko Legearen testu bateginean eta toki entitateen antolaketaren eta funtzionamenduaren Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz, erabaki da:

Tokiko Gobernu Batzarra sortzea.

Tokiko Gobernu Batzarraren esku eginkizun hauek uztea:

j) Egintza administratibo eta judizialak bideratzea eta Udalbatzaren osoko bilkurari dagozkion gaietan defendatzea.

k) Udalaren egintzen gaineko kaltegarritasunari buruzko deklarazioa.

m) Kreditu eragiketak kontzertatzea, haien zenbateko metatua, ekitaldi ekonomiko baten barrenean aurrekontuaren baliabide arrunten %10 baino handiagoa bada, salbu eta diruzaintzakoak, horrelakoetan une bakoitzean dauden eragiketen zenbateko metatua aurreko ekitaldian likidatu diren dirusarrera arruntak baino %15 handiagoa denean jardungo baitu. Hori guztia Toki Ogasunei buruzko Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

ñ) Zerbitzu eta obra proiektuak onestea, kontratazioa edo kontzesioa bere eskumena bada, eta aurrekontuetan oraindik ezarririk ez badaude.

2.–Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako toki entitateen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren erregelamenduan xedatutakoaren arabera, alkate udalburuak, 2019ko uztailaren 12an, honako ebazpen hau eman zuen:

Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea Udal honetako ondorengo zinegotziak: María Dolores Arrondo Aguerri eta Estibaliz Laraña Pérez.

3.–Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako toki entitateen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren erregelamenduan xedatutakoaren arabera, alkate udalburuak, 2019ko uztailaren 12an, honako ebazpen hau eman zuen:

Tokiko Gobernu Batzarraren esku alkatearen eginkizun hauek uztea:

f) Kudeaketa ekonomikoa garatzea, onesten den aurrekontuari jarraikiz; gastuak xedatzea bere eskumenen esparruan, eta ordainketak agindu eta kontuak ematea; hori dena Toki Ogasunei buruzko Legean xedatuarekin bat.

g) Lan publikoaren eskaintza onestea, osoko bilkurak onetsitako aurrekontuari eta plantilla organikoari jarraikiz, langileak hautatzeko probetarako eta lanpostuak betetzeko deialdietarako oinarriak onestea eta finko eta aldizkakoak ez diren ordainsari osagarriak partitzea.

j) Planeamendu orokorra garatzeko tresnen onespenak, espresuki osoko bilkuraren eskuetan utzi ez direnean, baita hirigintza kudeatzeko tresnena eta urbanizazio proiektuena ere.

o) Zerbitzuen eta obren proiektuak onestea, haien kontratazio edo kontzesiorako eskumena duenean eta aurrekontuan sartuta daudenean.

q) Lizentziak ematea, lege sektorialek eskumen hori berariaz osoko bilkuraren esku uzten duenean izan ezik.

Argitara ematen da, Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduaren 46.1 eta 44.2 artikuluetan eta horiekin bat heldu diren arauetan ezarritako ondorioak izan ditzan.

Fustiñanan, 2019ko uztailaren 12an.–Alkate udalburua, Sergio Vitas Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1909540