170. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44 eta 47. artikuluetan xedatua;

Kontuan harturik Alkatetzaren 377/2019 Ebazpena, ekainaren 20koa, haren bidez izendatu baitziren Castejongo Udaleko alkateordeak;

Aplikatzekoa den araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz;

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Rafael Martinena López bigarren alkateordearen esku uztea Alkatetzaren eginkizunak abuztuaren 15etik 25era, biak barne, egun horietan karguari dagokionez esleiturik ditudan eginkizun guztiak nire ordez betetzeko, epe horretan udalerritik kanpora izanen bainaiz. Laneko arrazoiengatik ezinezkoa izan da eskuordetza Julia Manrique España lehen alkateordearen esku uztea.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatuarekin bat.

Hirugarrena.–Interesdunari ebazpen hau igortzea, eta Osoko Bilkurari haren berri ematea hurrengo bilkura arruntean.

Castejonen, 2019ko abuztuaren 13an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1910753