170. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Beriaingo Udalak, 2019ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Zinegotziek legegintzaldi honetan jaso beharreko ordainsariak onestea. Osoko bilkura bakoitzera joateagatik 106,39 euro ordainduko dira, eta 63,38 Informazio Batzordeen, Eledunen Batzarraren eta, zinegotzien kasuan, Batzordeburuen Batzarraren bilkuretara joateagatik. Hori kontuan hartuta zinegotzi bakoitzak gehienez jasotzen ahal duen kopurua honako hau izanen dela: osoko bilkura batera, Batzordearen edo Eledunen Batzarraren bilkura batera gehi Batzordeburuen Batzarraren bilkura batera joateagatik jasotako kopuruen batuketaren emaitza. Urteko azken hiruhilekoan urte osoan bilkuretara joateagatik jaso beharreko kopurua erregularizatu eginen da, aurrekontuko kontsignazioa bukatzeko.

2. Alkatearen dedikazio partziala onestea, astean 25 ordukoa. Horren truke, urtean 17.887,80 euroko ordainsari gordina jasoko du.

Beriainen, 2019ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Óscar Ayesa Domínguez.

Iragarkiaren kodea: L1910444