170. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Akats zuzenketa, 3. poligonoko 299., 300., 301.
eta 302. lurzatietako Hiri-jarduketarako plan bereziaren
hasierako onespenaren iragarkian

2019ko abuztuaren 8ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Berako 3. poligonoko 299., 300., 301. eta 302. lurzatietako Hiri-jarduketarako plan bereziaren hasierako onespenaren iragarkia. Horretan akats bat dagoela atzeman denez gero, iragarki honen bidez zuzendu egiten da.

Honela dioen tokian:

“Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak 49.3, 79.6 eta 74. artikuluetan dioenaren arabera”.

Honako hau behar du esan:

“Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin bat etorriz”.

Beran, 2019ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L1911186