170. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Akats zuzenketa, 9. poligonoko 237. lurzatiko Xehetasun Azterketaren hasierako onespenaren iragarkian

2019ko abuztuaren 8ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Berako 9. poligonoko 237. lurzatiko Xehetasun Azterketaren hasierako onespenaren iragarkia. Horretan akats bat dagoela atzeman denez gero, iragarki honen bidez zuzendu egiten da.

Honela dioen tokian:

“Abenduaren 20ko Hirigintza eta Lurraldearen Antolamenduari buruzko 35/2002 Foru Legeak 74. eta 76. artikuluetan dioenaren arabera”.

Honako hau behar du esan:

“Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin bat etorriz”.

Beran, 2019ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L1911185