170. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laborategiko teknikari espezialista (LTE) izateko 31 lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko eta lanpostu horietan aldi baterako kontratazioaren bidez eta aldi baterako barne igoeraren bidez aritzeko izangaien zerrendak hautaproben bidez osatzeko deialdiaren aurka. Deialdi hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 2ko 812E/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2019ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 25ekoa).

Gora jotzeko errekurtsoa jarri da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 2ko 812E/2019 Ebazpenaren aurka (2019ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 25ekoa). Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 118.2 artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunak ezezagunak direnez, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, identifikazio dokumentu bat erakutsi eta gero, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan (Tutera kalea 20, lehenengo solairua, Iruña).

Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan aurkeztu behar dira.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 23an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Marta Beamonte Aréjula.

Iragarkiaren kodea: F1911196