170. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Barañaingo Udalak 2019ko uztailaren 4an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–María Lecumberri Bonillak alkate kargua dedikazio esklusiboko araubidean beteko duela ezartzea. Hartara, espedientean Alkatetzak proposatutako ordainsaria jasoko du: A mailarako urtero Nafarroako Gobernuak ezartzen duen soldata, %55eko esklusibotasun-osagarria, eta %12,98ko lanpostuko osagarria. Horrez gain, Nafarroako Gobernuko erizaintzako laguntzaile lanpostuan dagozkion gainerako oinarrizko ordainsari pertsonalak (antzinatasuna) jasoko ditu. Barañaingo Udalak bere gain hartuko ditu, hala badagokio, ordaindu beharreko enpresa-kuotak, honako hau ohartaraziz: ordainsari hori jasotzea ez da bateragarria izanen administrazio publikoen eta haien menpeko ente, erakunde eta enpresen aurrekontuen konturako beste edonolako ordainsarirekin, ezta bestelako jarduerarekin ere. Hori guztia, Administrazio Publikoetan ari diren Langileen Bateraezintasunei buruzko Legeak xedatzen duenaren arabera.

Bigarrena.–Dedikazio esklusiborik zein partzialik ez duten udalkideei Udalbatzako kide anitzeko organoen eta bestelako udal erakundeen bilkuretara joateagatik ordaindu beharreko zenbatekoak onestea (espedienteko I. eranskinean daude, behar bezala eginbidetuta). Hori guztia, Alkatetzak aipatu proposamenarekin eta ezarritako baldintzekin bat.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Barañaingo Udaletxeko iragarki-taulan argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluari jarraikiz.

Laugarrena.–Erabaki honen berri ematea Alkatetzari, udal taldeei eta Kontu-hartzailetzari, eta espedientean txertatzea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Ebazpen honen aurka honako hauek aurkez daitezke:

1. Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 8.1 artikuluan agintzen duenari jarraikiz.

3. Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Argitara ematen da, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2019ko abuztuaren 2an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

I. ERANSKINA

ORGANOA

ZENBATEKOA

(euro)

Osoko Bilkurak

100,00

Tokiko Gobernu Batzarra

60,00

Informazio batzordeburuak

60,00

Erakunde autonomoetako eta Entzunaretoko buruak

60,00

Eledunen Batzordea

25,00

Informazio batzordearen bilkurara joateagatik

25,00

Erakunde autonomoen bilkurara joateagatik

25,00

Eskumenak Alkatetzaren esku uztea

25,00

Iragarkiaren kodea: L1910588