170. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa Tokiko Gobernu Batzarraren eskumenen eskuordetzan

Barañaingo Udaleko alkate udalburuak, 2019ko uztailaren 11n, 812/2019 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren xedapenak:

“Alkatetza honek uztailaren 1eko 775/2019 Ebazpenaren bidez Tokiko Gobernu Batzarrari egindako eskumenen eskuordetza aldatzea. Hartara, obrak, zerbitzuak, hornidurak, eta abarreko kasuetan kontratazio-organo gisa dagokion eskumena, honako kasu hauetan izanen du: hornidura eta zerbitzu-kontratuetarako, baldin eta kalkulatutako balioa 60.000 eurotik beherakoa bada (BEZa kontuan hartu gabe). Obra-kontratuei dagokienez, eskumena izanen du kalkulatutako balioa 200.000 eurotik beherakoa baldin bada (BEZa kontuan hartu gabe), baina ezin izanen dira gainditu araudi aplikagarriak alkatetza honi bere eskumen peko kontratazio-arloan ezarritako mugak”.

Ebazpen honen aurka honako hauek aurkez daitezke:

1. Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 8.1 artikuluan agintzen duenari jarraikiz.

3. Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2019ko abuztuaren 2an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L1910586