170. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Alkateordeen izendapena

Uztailaren 1ean Alkatetzak eman 776/2019 Ebazpenaren bidez, Barañaingo alkate udalburuak alkateorde izendatu zituen, Tokiko Gobernu Batzarreko kide izanik, jarraian aipatzen diren zinegotziak:

–Pablo Juan Arcelus Cavallero, lehen alkateorde.

–Fátima Sesma Vallés, bigarren alkateorde.

–José Luis Asín Buñuel, hirugarren alkateorde.

–Josu Pozo Díez, laugarren alkateorde.

–Jesús Emilio Sánchez Díez, bosgarren alkateorde.

–Miguel Ángel Cuevas Rueda, seigarren alkateorde.

–Alfonso Moreno Blanca, zazpigarren alkateorde.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduko 46.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Ebazpen honen aurka honako hauek aurkez daitezke:

1. Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 8.1 artikuluan agintzen duenari jarraikiz.

3. Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Barañainen, 2019ko abuztuaren 2an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L1910585