170. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Gobernu Batzarreko kideen izendapena

Alkatetzaren uztailaren 1eko 774/2019 Ebazpenaren bitartez, Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarra izendatu da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 23.1 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan xedatuaren arabera. Batzarra alkateak eta honako zinegotzi hauek osatuko dute:

–Pablo Juan Arcelus Cavallero.

–Fátima Sesma Vallés.

–José Luis Asín Buñuel.

–Josu Pozo Díez.

–Jesús Emilio Sánchez Díez.

–Miguel Ángel Cuevas Rueda.

–Alfonso Moreno Blanca.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ebazpen honen aurka honako hauek aurkez daitezke:

1. Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 8.1 artikuluan agintzen duenari jarraikiz.

3. Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Barañainen, 2019ko abuztuaren 2an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L1910584