170. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZI

Hiri jarduketarako plan berezia Saraguetako 32. poligonoko
15. eta 16. lurzatietan. Hasierako onespena

Artziko Udalak, 2019ko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia Saraguetako 32. poligonoko 16. lurzatian, Casuarina eta Henri Verreetek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Artzin, 2019ko abuztuaren 13an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L1910711