169. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

178E/2019 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen diona Figarolgo hegaztien haztegi baterako aireko linearen deribazioaren eta kanpoko transformazio zentroaren proiektuari Zarrakazteluko udal-mugartean. Sustatzailea Javier Fraile Alfaro da.

2019ko martxoaren 14an, goian aipatutako espedienteari dagokion ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu zen Lurralde eta Paisaia Zerbitzuan. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I) epigrafean sartzen direnetakoa da. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du ezen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du ingurumen ukipenetarako baimenak bere baitan bilduko duela lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarako baimena ere, eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duenak, 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Proiektatu den jarduketa da Zarrakazteluko 23. poligonoko 404. lurzatian (Figarolen) 13,2 kV-eko aireko-lurpeko linea berri bat egitea, hegaztien haztegia elektrizitatez hornitzeko, sustatzaileak tramitatu duenaren arabera.

Aireko tartea “Zarrakaztelu-Figarol” izeneko 13,2 kV-eko aireko lineako 606 zenbakiko euskarritik Zarrakazteluko 23. poligonoko 404. lurzatira (Figarolen) arte doa. Beharrezkoa da aipatu 606 zenbakiko euskarria kendu eta bere ordez beste bat jartzea, zeinean deribazio-gurutzeta jarriko baita; beste alde batetik beste bi euskarri berri proiektatu dira, lehena (00.01) deribazioaren ondoren, Loadbuster sekzionatzaile bati eutsiko diona, Zarrakazteluko 22. poligonoko 54. lurzatian (Figarolen), eta beste bat (00.02), lurpera sartzeko, hegaztien haztegia dagoen lurzatian. Aireko tarte hau grabitate bidez ureztatutako terrazetatik zehar doa, eta NA-5390 errepidea zeharkatzen du. 00.02 euskarritik lurpeko linea trazatzen da, aipatutako Zarrakazteluko 23. poligonoko 404. lurzatitik (Figarolen), 100 kV-eko transformazio zentro berriraino. Zentroa “aterpez kanpoko” konpakto motakoa da, 2,17x1,33 m-ko etxolarekin.

Abifauna babesteko neurriak betetzeko asmoz, lotzeko isolagailuak U70YB20 AC motako konpositezko kateak izanen dira, pausatzea galarazteko PECA-700-A elementuarekin, eta deribazio, lotzeko eta konektatzeko zubi guztiak bilduko dira isolatzeko, eta airetik lurpera pasatzeko iraganbideko autobalbulak karpeten bidez isolatuko dira.

Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalak txostena egin du, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren 117. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalak aldeko txostena eman du proposamenaren tramitazioari buruz.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua betez, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz, honako hau

EBATZI DUT:

1. Figarolgo hegaztien haztegi baterako aireko linearen deribazioaren eta aterpez kanpoko transformazio zentroaren proiektuari ingurumen ukipenetarako baimena ematea. Zarrakazteluko udal-mugartean eginen da eta sustatzailea Javier Fraile Alfaro da.

2. Baimen honek neurri hauek aplikatzeko betebeharra ezartzen du:

–Tramitatu den dokumentazioan aipatzen diren isolagailuez eta babesez gain, isolagailuen grapak eta suspentsio-zubiak ere isolatu behar dira, baita 606 zenbakiko euskarriko linea nagusiaren zubiak ere.

–Desegiten den 606 zenbakiko euskarriaren hondarrak hondakin moduan kudeatuko dira, hondakinen alorrean indarrean dagoen araudia betetzeko.

–Azpiegitura egiteko behar diren obrak bukatu ondoren, ukitutako eremuak lehengoratu eginen dira.

–Udalak zainduko du indarrean den hirigintzako araudia bete dadila.

–Baimen honek ez du babesten lurzoru urbanizaezinaren gaineko jarduerak edo horren gainean ezarri gogo diren beste jarduera zehatz batzuetarako harguneak edo sare elektrikoarekiko loturak.

–Egin gogo diren lanek uki ditzaketen edo lanen trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak hasi baino lehen, behar diren kontsultak eginen ditu, eta, hala badagokio, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

–Herri Lanetako Zuzendaritza Nagusiaren 2019ko maiatzaren 20ko txosten erantsiko determinazioak bete behar dira, edo sustatzaileak zuzendaritza nagusi horretan lortu behar duen baimenean ezartzen direnak, NA-5390 errepidea 2+313 kilometro puntuan zeharkatzeari dagokionez (Figarolen), martxoaren 23ko 5/2007 Nafarroako Errepideei buruzko Foru Legean ezarritakoarekin bat.

–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 111.2 artikuluaren arabera, ekainaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, instalazioaren edo azpiegituraren elementuek, gorantz egiten dutenek, 3 metroko zortasun eremua errespetatu beharko dute, bide publikoaren kanpoko bazterretik neurtuta.

–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 117.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen honen bidez babesten diren jarduera edo jarduketak egin edo martxan jarri beharko dira baimena eman eta bi urteko epean gehienez. Epe hori iragandakoan, baimenaren ondorioak bukatuko dira, eta ez du eraginik izanen. Jarduera uzteak berarekin ekarriko du jardueraren titularrak ukitutako lurrak lehengoratu beharra, gehienez ere bost urteko epean, eraikuntzak eraitsiz eta/edo kenduz. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 119. artikuluarekin bat, lizentzia eman baino lehen, Udalak sustatzaileari eskatuko dio ezen aitorpen baten bidez konpromisoa har dezala, baimendutako jarduera utziz gero, lurzorua lehengoratzeko bost urteko epean gehienez.

3. Proiektuaren ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 2.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.

4. Baimen honek izanen ditu, orobat, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 117. artikuluan ezarritako ondorioak (lurzoru urbanizaezinean jarduerak gauzatzeko baimena eskuratzeko prozedurari dagokionez); aipatutako arau horrek onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea bukatzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau igortzea Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalera, Zarrakazteluko Udalera, Basozaintzara (11. barrutia: Tutera) eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 4an.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria, Carmen Ursúa Sesma.

Iragarkiaren kodea: F1909390