169. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

485/2019 EBAZPENA, abuztuaren 7koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, baimena ematen diena zenbait erakunderi Nafarroako Foru Komunitatean 2019-2020 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak eta Lanbide Lantegiak ezartzeko.

Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren V. kapituluan eta otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren Lanbide Heziketako prestakuntza programak Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren bidez daude arauturik Nafarroan, lanbide lantegiak izenarekin. Foru agindu horren 16.2 artikuluan ezartzen da Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez emanen zaiela baimena lanbide lantegiak irakasten ari ziren ikastetxe pribatuei.

Bestalde, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduaren bidez daude arauturik Nafarroan. Bere 5. eta 17. artikuluan xedatzen da ziklo horiek entitate publikoetan edo irabazi asmorik gabeko entitate pribatuetan, instituzioetan edo elkarteetan irakats daitezkeela, eta Hezkuntza Departamentuak eman behar diela baimena Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo horiek garatzeko.

2019-2020 ikasturteko Lanbide Lantegien eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen onarpen prozesua planifikatu eta bilakaera aztertu eta gero, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko Zuzendaritzak aldeko txostena egin du Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo horiek eta lanbide lantegi horiek 2019-2020 ikasturtean zenbait erakundetan ezartzea baimentzen duen ebazpena eman dadin.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen eranskinean ageri diren erakundeei baimena ematea bertan azaltzen diren Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak eta Lanbide Lantegiak emateko 2019-2020 ikasturtean.

2. Era berean, ebazpen honen eranskinean ageri da zein ikastetxe bateraturi edo Bigarren Hezkuntzako instituturi atxikiko zaizkion erakundeok.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina honako hauei igortzea: Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera erakunde ukituetara, ikastetxe bateratuei eta atxikipen-BHIei.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 7an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

ERANSKINA

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak

Erakundeak.

ERAKUNDE BAIMENDUAK

OINARRIZKO LH-KO ZIKLOA

IKASMAILA

UN.

ZIKLOAREN IRAUPENA

(Erreferentzia)

ATXIKIPEN ZENTRO PUBLIKOAK

Ilundain Haritz Berri Fundazioa - Ilundain

Nekazaritzako lorezaintza eta landare-konposizioak

1.a

1

2.000 ordu

Huarte BHI - Uharte

2.a

1

Eraikinen zaharberritze- eta mantentze-lanak

1.a

1

2.000 ordu

2.a

1

Centro Puente - Gares

Sukaldaritza eta Jatetxeak

1.a

1

2.000 ordu

Politeknikoa IB - Lizarra

2.a

1

El Castillo lantegi-eskola - Tutera

Zurgintza eta altzarigintza

1.a

1

2.000 ordu

ETI IBP - Tutera

2.a

1

Sukaldaritza eta Jatetxeak

1.a

1

2.000 ordu

2.a

1

Lantxotegi lantegi-eskola - Berriozar

Nekazaritzako lorezaintza eta Landare-konposizioak

1.a

1

2.000 ordu

Huarte BHI - Uharte

2.a

1

Etxabakoitz lantegi-eskola - Iruña

Ile-apainketa eta Estetika

1.a

1

2.000 ordu

Huarte BHI - Uharte

2.a

1

Elektrizitatea eta Elektronika

1.a

1

2.000 ordu

2.a

1

Fundación Laboral de la Construcción - Alesbes

Fabrikazioa eta Muntaketa

1.a

1

2.000 ordu

Ribera del Arga BHI - Azkoien

2.a

1

Lanbide Lantegiak

Erakundeak.

ERAKUNDE

BAIMENDUAK

LANBIDE LANTEGIA

IKASMAILA

UN.

LANTEGIAREN IRAUPENA

(Erreferentzia)

ATXIKIPEN ZENTRO PUBLIKOAK

Ilundain Haritz Berri Fundazioa - Ilundain

Zurgintzako laguntzailea

1.a

1

1.000 ordu

Huarte BHI - Uharte

Elkarte Fundazioa - Iruña

Fabrikazio mekanikoko laguntzailea

1.a

1

1.000 ordu

Huarte BHI - Uharte

Lantxotegi lantegi-eskola - Berriozar

Eraikinen mantentze-lanetako laguntzailea

1.a

1

1.000 ordu

Huarte BHI - Uharte

Iragarkiaren kodea: F1910683