169. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

32/2019 EBAZPENA, uztailaren 26koa, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen baita 264/2019 prozedura arrunt gisa tramitatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espediente administratiboa. Tecnored Digital SLk jarri zuen auzi-errekurtso hori, Nafarroako Gobernuaren 2019ko uztailaren 3ko Erabakiaren aurka, zeinak ezetsi baitzuen Herritarrekiko Harremanetako kontseilariaren otsailaren 20ko 9/2019 Foru Aginduaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

2019ko uztailaren 19an epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak eskatu zuen Nafarroako Gobernuaren 2019ko uztailaren 3ko Erabakiari dagokion administrazio espedientea, zeinak ezetsi baitzuen Herritarrekiko Harremanetako kontseilariaren otsailaren 20ko 9/2019 Foru Aginduaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, letraduak espediente hori Salara igortzeko eskatu du eta administrazio honi eskatu dio ukitutako alderdiak epatzeko, ebazpen hau jakinarazten denetik bederatzi eguneko epean autoetan agertu ahal izan daitezen.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea 264/2019 prozedura arrunt gisa tramitatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espediente administratiboa. Tecnored Digital SLk jarri zuen auzi-errekurtso hori, Nafarroako Gobernuaren 2019ko uztailaren 3ko Erabakiaren aurka, zeinak ezetsi baitzuen Herritarrekiko Harremanetako kontseilariaren otsailaren 20ko 9/2019 Foru Aginduaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

2. Interesdunak epatzea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, demandatu gisa agertu ahal izan daitezen bederatzi eguneko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Ebazpen honen jakinarazpenen egiaztagiriak espediente judizialari gehituko zaizkio, dokumentazio osagarri gisa.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Organo judizialari jakinaraztea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 38.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, ez dagoela metatzeko modukoa izan daitekeen bestelako administrazioarekiko auzi-errekurtsorik.

5. Ebazpen hau Tecnored Digital SLri jakinaraztea eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Aholkularitza Juridikora eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 26an.–Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia, Pello Pellejero Goñi.

Iragarkiaren kodea: F1910738