169. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

337/2019 EBAZPENA, abuztuaren 7koa, Aurrekontuaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatea Emiliano Maisterra González jaunaren abintestato jaraunsle deklaratzeko prozedura artxibatzen duena. (GP 2017126).

Aurrekontuaren zuzendari nagusiaren urriaren 16ko 370/2018 Ebazpenaren bidez, prozedura hasi zuen Nafarroako Foru Komunitatea Emiliano Maisterra González jaunaren abintestato jaraunsle deklaratzeko. Ebazpen hori 2018ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 6koan, argitaratu zen, 2018ko 301. Estatuko Aldizkari Ofizialean (jakinarazpenen gehigarria), abenduaren 14koan, eta Iruñeko Udaletxeko iragarki-taulan, 2018ko abenduaren 21etik 2019ko urtarrilaren 21era. Prozedura Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legearen 20.6 artikuluak ezartzen duenaren arabera instruitu zen.

Prozedura instruitu bitartean jakin da alboko lerro batetik hirugarren graduko ahaide bat dagoela, herentziari uko egin ez diona. Hori horrela, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Konpilazioaren 304. eta 307. legeek ezartzen duten ordenaren arabera, ahaide horrek Nafarroako Foru Komunitateak baino eskubide hobea dauka.

Horrenbestez, Nafarroako Ondareari buruzko 14/2007 Foru Legearen 24.5 artikuluak emandako ahalmenak erabiliz eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren egitura organiko orokorra ezartzen duen abuztuaren 28ko 134/2015 Foru Dekretuaren 9. artikuluak esleitutako eskumena erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatea Emiliano Maisterra González jaunaren abintestato jaraunsle deklaratzeko prozedura artxibatzea, baieztatu baita badagoela eskubide hobea daukan pertsona bat, gutxienez.

2. Ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta Iruñeko Udalera igortzea bertako iragarki-taulan ikusgai jar dadin hilabetez.

3. Ebazpen hau Ogasuneko Departamentuko Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Atalera, Administrazio Laguntzako Bulegora eta Ekonomia Aferetarako Bulegora igortzea, eta jaraunsteko eskubidea eduki lezaketen pertsonei jakinaraztea, adieraziz ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, eskumenen eta prozeduraren gaineko arauak urratzeagatik, Nafarroako Gobernuko Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.b) artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatuaren arabera.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 7an.–Aurrekontuaren zuzendari nagusia, Begoña Urrutia Juanicotena.

Iragarkiaren kodea: F1910590