169. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa 2019ko ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2019ko maiatzaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea ordenantza fiskalen aldaketa. Aldaketa horien hasierako onespenaren eta erregelamenduzko jendaurreko epearen iragarkia argitara eman zen 2019ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 30ekoan, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurrean egon bitartean, ez zen alegaziorik aurkeztu. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsirik gelditu dira, ondotik ematen den testuari jarraikiz.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzen ahal den gainerako legerian ezarritakoa betetzeko.

1.–KIROL IKASTAROETAKO IRAKASKUNTZA ZERBITZUA EMATEKO TARIFAK ETA UDALAREN KIROL ESKOLETAKO TARIFAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

–Kendu da 4. artikuluaren B.2, C eta D atalen edukia.

–C atal berria sortu da 4. artikuluan, ondoko edukiarekin:

“C.–Hobaria duten tarifak.

Ordenantza fiskal orokorrean zerbitzu honetarako espresuki ezarritako hobariak aplikatuko dira”.

2.–UDALAREN KIROL INSTALAZIOETAKO ETA IKASTAROETAKO PREZIO PUBLIKOEN ORDENANTZA

–Kendu da 4. artikuluaren B.2, C eta E atalen edukia.

–B.2 atal berria sortu da, 4. artikuluan, ondoko edukiarekin:

“B.2 Hobaria duten tarifak.

Ordenantza fiskal orokorrean zerbitzu honetarako espresuki ezarritako hobariak aplikatuko dira”.

3.–ORDENANTZA, UDALAREN KULTURA ETA HIZKUNTZA IKASTAROETAN IRAKASKUNTZA ZERBITZUA EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

–Kendu da 4. artikuluaren C.2, D eta E atalen edukia.

–D atal berria sortu da 4. artikuluan, ondoko edukiarekin:

“D.–Hobaria duten tarifak.

Ordenantza fiskal orokorrean zerbitzu honetarako espresuki ezarritako hobariak aplikatuko dira”.

4.–ORDENANTZA, UDALAREN GIZARTE ZERBITZUEN ALORREKO ZERBITZUAK EGITEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

–Kendu da 4. artikuluaren, B.2, C, D eta E atalen edukia.

–C atal berria sortu da, 4. artikuluan, ondoko edukiarekin:

“C.–Hobaria duten tarifak.

Ordenantza fiskal orokorrean zerbitzu honetarako espresuki ezarritako hobariak aplikatuko dira”.

5.–ORDENANTZA FISKALA, EGUESIBARKO UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO IKASTAROETAN IZENA EMAN ETA PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

–Honako atalen edukia kendu da: B.2, dokumentazioa, eta eranskina aurkezteko modua eta epea.

–B.2 atal berria sortu da eranskinaren barruan, ondoko edukiarekin:

“B.2 Hobaria duten tarifak.

Ordenantza fiskal orokorrean zerbitzu honetarako espresuki ezarritako hobariak aplikatuko dira”.

6.–ORDENANTZA FISKAL OROKORRA

14. artikulua aldatu da eta ondoko edukiarekin gelditu da:

14. artikulua. Salbuespenak eta hobariak.

14.1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta Nafarroako Foru Parlamentuak onetsiak dituen edo onesten dituen gainerako arau aplikagarrietan xedatzen denari lotuko zaio.

14.2. Hobariak, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan.

1. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari dagokionez, haren gaineko kuotan ondoko hobariak ezartzen dira:

a) %50eko hobaria “ECO ibilgailuetarako”.

b) %100eko hobaria “0 isurtze” ibilgailuetarako.

2. Hobari hauek aplikatzeko, subjektu pasiboak eskatu beharko du, ibilgailua hobaria jasotzeko moduko egoeran dagoenaren frogagiriak erantsita.

Hobaria jasotzeko moduko egoeran aurkitzen dela egiaztatu ostean, Udalak hori ziurtatzen duen dokumentua igorriko du. Hobaria subjektu pasiboak eskaera egin eta hurrengo hiruhileko naturaletik hasita aplikatuko da, hiruhileko naturaletan hainbanatuta.

14.3. Gizarte zerbitzuen alorreko zerbitzuak egiteko prezio publikoak arautzen dituzten Udal ordenantza fiskaletan araututako tarifa orokorrei; udal kirol ikastaroetako prezio publikoei; kirol ikastaroetako irakaskuntza zerbitzua emateko tarifei eta udalaren kirol eskoletakoei; udalaren kultura eta hizkuntza ikastaroetan irakaskuntza zerbitzua egiteko tasei; eta Eguesibarko Udalaren musika eskolako ikastaroetan izena eman eta parte hartzeko prezio publikoei, ondorengo tarifa hobaridunen araudia aplikatuko zaie, jasotako parametroen arabera:

A.–Hobari motak.

A.1. Erroldatuak.

Kide bateko familiak

2 kideko familiak

3 kideko familiak

4 kideko familiak

8.000 eurotik beheitiko errenta konputagarria

11.000 eurotik beheitiko errenta konputagarria

15.000 eurotik beheitiko errenta konputagarria

20.000 eurotik beheitiko errenta konputagarria

Tarifa orokorraren %75eko hobaria

Tarifa orokorraren %75eko hobaria

Tarifa orokorraren %75eko hobaria

Tarifa orokorraren %75eko hobaria

A.2. Erroldatuak, 65 urtetik goitikoak.

11.000-15.000 euro

arteko PCE

8.001-10.999 euro

arteko PCE

8.000 eurotik

beheitiko PCE

Tarifa orokorraren %25eko hobaria

Tarifa orokorraren %50eko hobaria

Tarifa orokorraren %75eko hobaria

A.3. Erroldatuak, pentsioa jasotzen dutenak erretiroagatik, zurztasunagatik, alarguntzagatik eta baliaezintasunagatik.

11.000-15.000 euro

arteko PCE

8.001-10.999 euro

arteko PCE

8.000 eurotik

beheitiko PCE

Tarifa orokorraren %25eko hobaria

Tarifa orokorraren %50eko hobaria

Tarifa orokorraren %75eko hobaria

A.4. Erroldatuak, %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenak.

11.000-15.000 euro

arteko PCE

8.001-10.999 euro

arteko PCE

8.000 eurotik

beheitiko PCE

Tarifa orokorraren %25eko hobaria

Tarifa orokorraren %50eko hobaria

Tarifa orokorraren %75eko hobaria

A.5. Erroldatuak, familia ugariko kide direnak.

6.000-7.500 euro

arteko PCE

5.000-5.999 euro

arteko PCE

5.000 eurotik

beheitiko PCE

Tarifa orokorraren %25eko hobaria

Tarifa orokorraren %50eko hobaria

Tarifa orokorraren %75eko hobaria

Familia gurasobakarren eta genero indarkeriaren biktimen kasuetan, beste kide bat bezala konputatuko dira A.1 kuotan.

Aitzineko tarifak aplikatzeari dagokionez, PCEko eta errenta konputagarrien tarteak kalkulatzeko, ulertuko da zerga-oinarria dela 507, 529, 8810, 8808 laukitxoen batura ken 708 laukitxoa, tasak indarra hartu aitzineko ekitaldiko urteko pertsona fisikoen gaineko errentarena, hura Nafarroako Foru Komunitatekoa denean, edo laukitxo baliokideena, Estatuaren gainerakoari dagokionean. A.1 tarifaren kasuan, zenbateko hau bere osotasunean hartuko da. A.2, A.3, A.4 eta A.5 tarifen kasuan zenbateko hori familia-unitateko kideen artean zatituko da.

Ordenantza honen ondorioetarako, erroldatutzat hartuko dira adingabeak, baldin eta bereizketaren edo dibortzioaren ondorioz gurasoetako bat Eguesibarren erroldaturik badago. Egoera hori frogatu beharko da ezkontzaz kanpoko haurraren behin betiko neurriekin edo bereizketaren eta dibortzioaren epaiarekin. Konpentsaziozko pentsioak ordaintzen dituenak zerga-oinarritik murriztu ahal izango du.

Familia-unitateko kideen artean norbaitek %33ko desgaitasuna edo handiagoa badu, beste kide bat bezala konputatuko da PCEaren zehaztapenean.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena nahitaez egin beharra ez dutenek Nafarroako Gobernuaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, inguruabar hori frogatzen duena; orobat, lan bizitzaren txostena eta/edo sarreraren aitzineko urtean familiak izan dituen diru-sarrerak zehazteko beharrezkotzat jotzen diren agiriak.

B.–Aurkezteko tokia eta epea.

Tarifa hobaridunen onuradun izateko, dokumentazioa aurkeztuko da jarduera eta ikastaro bakoitzerako iragarritako inskripzio eta ordainketa epean, edo ordenantza hau indarrean jartzen denetik inskripzioa egiteko emandako data baino lehenago. Udal ordenantzan jasotzen diren hobarien onuradun izateko eskaerek, aipatu epetik kanpo eskatzen direnean, soilik edukiko dituzte ondorioak eskatu diren egunetik aurrera.

Behar den dokumentazioa Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko da, Eguesibarko Udaletxean (Garajonay karrika 1, 31621 Sarriguren).

C.–Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

C.1. A.1 kuotarako (erroldatuak).

–Udalaren eskabide orokorra.

–Erroldatze kolektiboaren agiria (ez da aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baita).

–NANa.

–Errenta aitorpena, kasuan kasuko tasak indarra hartu aitzineko urtekoa. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena nahitaez egin beharra ez dutenek Nafarroako Gobernuaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, inguruabar hori frogatzen duena; orobat, lan bizitzaren txostena eta/edo sarreraren aitzineko urtean familiak izan dituen diru-sarrerak zehazteko beharrezkotzat jotzen diren agiriak.

Familia gurasobakarra izanez gero, hari dagokion titulu kolektiboa.

Genero indarkeriaren biktima izanez gero, hura bermatzen duen akreditazio edo sententzia.

C.2. A.2 kuotarako (erroldatuak, 65 urtetik goitikoak):

–Udalaren eskabide orokorra.

–Erroldatze kolektiboaren agiria (ez da aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baita).

–NANa.

–Errenta aitorpena, kasuan kasuko tasak indarra hartu aitzineko urtekoa. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena nahitaez egin beharra ez dutenek Nafarroako Gobernuaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, inguruabar hori frogatzen duena; orobat, lan bizitzaren txostena eta/edo sarreraren aitzineko urtean familiak izan dituen diru-sarrerak zehazteko beharrezkotzat jotzen diren agiriak.

C.3. A.3 kuotarako (erroldatuak, pentsioa jasotzen dutenak erretiroagatik, zurztasunagatik, alarguntzagatik eta baliaezintasunagatik):

–Udalaren eskabide orokorra.

–Erroldatze kolektiboaren agiria (ez da aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baita).

–NANa.

–Kasuan kasuko tasak indarra hartu aitzineko urteko errenta aitorpena, edo halakorik ez bada, urte horretan eskuratutako diru-sarreren egiaztagiria.

–Onuraduna izatearen ziurtagiria, behar den erakunde ofizialak luzatua. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena nahitaez egin beharra ez dutenek Nafarroako Gobernuaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, inguruabar hori frogatzen duena; orobat, lan bizitzaren txostena eta/edo sarreraren aitzineko urtean familiak izan dituen diru-sarrerak zehazteko beharrezkotzat jotzen diren agiriak.

C.4. A.4 kuotarako (erroldatuak, %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenak).

–Udalaren eskabide orokorra.

–Erroldatze kolektiboaren agiria (ez da aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baita).

–NANa.

–Errenta aitorpena, kasuan kasuko tasak indarra hartu aitzineko urtekoa. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena nahitaez egin beharra ez dutenek Nafarroako Gobernuaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, inguruabar hori frogatzen duena; orobat, lan bizitzaren txostena eta/edo sarreraren aitzineko urtean familiak izan dituen diru-sarrerak zehazteko beharrezkotzat jotzen diren agiriak.

–Eskabidearen urterako indarra duen ziurtagiri ofiziala, behar den erakundeak luzatua, desgaitasun maila egiaztatzen duena.

C.5. A.5 kuotarako (erroldatuak, familia ugariko kide direnak):

–Udalaren eskabide orokorra.

–Erroldatze kolektiboaren agiria (ez da aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baita).

–NANa.

–Errenta aitorpena, kasuan kasuko tasak indarra hartu aitzineko urtekoa. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena nahitaez egin beharra ez dutenek Nafarroako Gobernuaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, inguruabar hori frogatzen duena; orobat, lan bizitzaren txostena eta/edo sarreraren aitzineko urtean familiak izan dituen diru-sarrerak zehazteko beharrezkotzat jotzen diren agiriak.

–Familia liburua.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2019ko uztailaren 2an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L1909126