169. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Plan ekonomiko-finantzarioa, gastu-araua ez betetzeagatik. Onespena

Leringo Udalak, 2019ko uztailaren 8an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Plan ekonomiko-finantzario bat onestea, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoak ezartzen duen gastu-araua 2019ko eta 2020ko ekitaldietan betetzeko, ez baita bete 2018ko aurrekontuaren betearazpenean, ezta 2019ko aurrekontua egitean ere.

Bigarrena.–Igortzea onetsitako plana Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusira, honek Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministeriora igor dezan.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea onespen erabakia, aditzera emateko ez beste deusetarako, plan ekonomiko-finantzario onetsia jendearen eskura jarrita egonen delarik, onesten denetik haren indarraldia amaitu arte.

Lerinen, 2019ko uztailaren 31n.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L1910319