169. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Zuatzuko laborantzarako herri-lurzatiak. Aprobetxamendu-eskaerak, 2019-2023

Dei egiten zaie bizilagun interesdunei udal honek laborantzarako zuzenean adjudikatzen dituen herri-lurzatien aprobetxamendu-eskaerak aurkeztera, herri-lurzatien aprobetxamendua arautzen duen udal Ordenantzaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz. Udal bulegoetan aurkeztu behar dira eskaera eta honako hauek dira adjudikatzeko lurzatiak: 16. poligonoko 144A, 144G eta 230.a.

Eskaerak, eredu ofizialaren arabera beteta eta azken ekitaldiko errenta-aitorpenarekin batera, hamabost egun balioduneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ardatzen, 2019ko abuztuaren 24an.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L1911192