169. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULTZ

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Eultzeko Kontzejuak, 2019ko ekainaren 21ean egin osoko bilkuran, legezko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen 1/2019 aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea.

Espediente hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Eultzen, 2019ko uztailaren 31n.–Kontzejuko burua, Lourdes Lana Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1910287