169. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Plan Berezia, oztopo arkitektonikoak kendu eta igogailua paratzeko, Nafarroa Beherea kaleko 12an. Hasierako onespena

Lizarrako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko uztailaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea lokal bateko 3,77 m² desjabetzeko Plan Berezia, Lizarrako Baja Navarra kaleko 12ko eraikinean igogailua paratu ahal izateko, jabeen erkidegoak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lizarran, 2019ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

Iragarkiaren kodea: L1910316