169. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA

Ikuskatzailearen izendapena

Tuterako Udalaren Ur Batzordearen Gobernu Batzarrak 2019ko uztailaren 18an egin bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen:

Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzuko ikuskatzailea izateko lanpostua merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren barnean, proben kalifikazio epaimahaiaren idazkia jaso da. Horren bidez, izendapen proposamena egin du puntuazio handiena lortu duen Antonio Pérez Omeñaca izangaiaren alde, 52,17 puntu lortu baititu, guztira.

Deialdiaren 9. oinarrian ezarriaren arabera, Gobernu Batzarrak puntuazio handiena lortu duen izangaiaren aldeko izendapena eginen du. Horrenbestez, honako hau erabaki da:

1. Antonio Pérez Omeñaca izendatzea Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzuko ikuskatzaile.

2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

3. Izangai izendatuak hamar egun naturaleko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Tuteran, 2019ko uztailaren 18an.–Zinegotzi ordezkaria, Anichu Agüera Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1910288