169. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2818/2019 EBAZPENA, abuztuaren 1ekoa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, bukaera ematen diona Irakasleentzako Laguntza Zentroetako (ILZ) zuzendari eta aholkulari lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu lehiaketaren deialdiari.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak apirilaren 4an emandako 1120/2019 Ebazpenaren bidez, merezimendu lehiaketarako deia egin zen Irakasleentzako Laguntza Zentroetako (ILZ) zuzendari eta aholkulari lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko.

Ebazpen hori 2019ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 30ekoan.

Deialdiaren oinarrietan aurreikusitakoaren arabera, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 23an emandako 1656/2019 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen, eta Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ere ekainaren 6an emandako 1947/2019 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta onartuei epaimahaien aurreko aurkezpen ekitaldira joateko dei egin zitzaien; ekitaldi horren bidez, hautaprobak abiatu ziren.

Prozeduraren fase guztiak bukatuta, 2019ko ekainaren 21ean epaimahaiek behin-behineko kalifikazioen akta argitaratu zuten, eta interesdunei bi egun balioduneko epea eman zitzaien erreklamazioak aurkezteko.

Azkenik, aipatu epea iraganik eta aurkeztutako erreklamazioetako bakar bat ere onartu ez denez, 2019ko ekainaren 30ean epaimahaiek behin betiko kalifikazioen akta argitaratu zuten eta deialdiko lanpostu bakoitzerako kalifikaziorik onena zuten izangaien aldeko izendapen proposamena egin zioten Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari.

Aipatu proposamena ikusirik, bidezko da prozedura ebaztea, deialdiko lanpostu bakoitzerako kalifikaziorik onena lortu duten izangaiei destino bat zerbitzu eginkizunetan esleituz eta bete ez diren lanpostuak hutsik gelditu direla deklaratuz.

Horrenbestez, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 183/2017 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Bukaera ematea Irakasleentzako Laguntza Zentroetako (ILZ) zuzendari eta aholkulari lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu lehiaketaren deialdiari, honako zerbitzu eginkizun hauek baimenduz:

–Ana Esther Sánchez Arbizu andrea 39104 zenbakiko lanpostuan, destinoa Lizarrako Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–María Josefa Oraa Ezker andrea 39105 zenbakiko lanpostuan, destinoa Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–Eneko Sueskun Muzas jauna 39101 zenbakiko lanpostuan, destinoa Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–Beatriz Vergara Landa andrea 39100 zenbakiko lanpostuan, destinoa Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–Garikoitz Íñigo Olóndriz jauna 31836 zenbakiko lanpostuan, destinoa Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–María Victoria Errotaberea Pacha andrea 30593 zenbakiko lanpostuan, destinoa Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–Vanessa Bravo Vinagre andrea 39103 zenbakiko lanpostuan, destinoa Tafallako Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–Idoia Vitienes Orbegozo andrea 39102 zenbakiko lanpostuan, destinoa Tuterako Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–María Pilar Santos Tambo andrea 31623 zenbakiko lanpostuan, destinoa Tuterako Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

2. Deklaratzea 33512 zenbakiko lanpostua, destinoa Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena, hutsik dagoela.

3. Ebazpen honetan baimendutako zerbitzu eginkizunak 2019ko irailaren 1ean hasiko dira.

4. Ebazpen hau Hezkuntza Departamentuko iragarki-taulan eta www.educacion.navarra.es web-orrian argitaratzea 2019ko abuztuaren 1ean, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-Administratiboaren Atalera eta Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan, eta zerbitzu eginkizunak eman zaizkien pertsonei jakinaraztea, adieraziz ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dutela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 1ean.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Iglesias Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F1910369