168. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

132/2019 EBAZPENA, uztailaren 30ekoa, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Tuterako udal mugartean goi tentsioko instalazio elektrikoa zehazki onura publikokoa deklaratzen duena.

115SIN/2011 Ebazpenak, maiatzaren 16koak, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak emanak, administrazio-baimena eman zion Gamesa Energía SAUri, goi tentsioko aireko instalazio elektrikorako, zirkuitu laukoitzekoa, “SET Cortes-SET Tudela-SET La Serna” (SAT09347 espedientea).

Enpresako eta Berrikuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 30eko 771DGE/2012 Ebazpenaren bidez onetsi zen proiektu hori, eta instalazioa zehazki onura publikokoa zela deklaratu zen.

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 10eko 49/2017 Ebazpenaren bidez, espedientearen titulartasuna Sistemas Energéticos Boyal SLri eman, eta nahitaezko desjabetzearen onuradun gisa subrogatu zen.

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 23ko 19/2018 Ebazpenaren bidez, Sistemas Energéticos Boyal SLren linea elektrikoaren titulartasuna eman zitzaion Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri, bi enpresen artean 2017ko azaroaren 16an izenpetutako instalazioak lagatzeko hitzarmenaren arabera; hala, Sistemas Energéticos Boyal SLk erabiltzen ahalko zituen linearen tarte partekatuko bi zirkuitu, bai eta SET La Sernara doan linea ere, modu esklusiboan.

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 21eko 246/2018 Ebazpenaren bidez, administrazio-baimena eman zitzaion Sistemas Energéticas Boyal SLri, laugarren zirkuitua instalatzeko eta SET La Canterara heltzen den linea lurperatzeko (SET La Sernarekin batera proiektatutako azpiestazioa), “SET Cortes-SET Tudela-SET La Serna goi tentsioko linea egiteko proiektuaren II. aldaketa”ren arabera (SAT09347-2 espedientea).

2019ko apirilaren 12an, Carmen Lainez Peña andreak, Sistemas Energéticos Boyal SLren izenean, instalazio horren zehazki onura publikoaren deklarazioa zabaltzea eskatu du, “SET Cortes-SET Tudela-SET La Serna goi tentsioko aireko linearen II. aldaketa” proiektuaren separataren arabera.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, Sistemas Energéticos Boyal SLren eskaera jendaurrean jarri zen hogei egunean, iragarkia argitaratu baitzen 2019ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 9koan, eta Diario de Navarra egunkarian, 2019ko ekainaren 21ean. Halaber, eskaera Tuterako Udalari ere igorri zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezan. Ez da alegaziorik jaso horren inguruan.

Bestalde, Tuterako Udalak txostena aurkeztu zuen 2019ko ekainaren 4an. 2019ko ekainaren 18ko instantziaren bidez, Sistemas Energéticos Boyal SLk adierazi zuen onartu egiten duela Tuterako Udalaren ebazpena, eta beteko duela herri-lurrak okupatzeko baldintzen plegua.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, eta kontuan hartuta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoa, egokia da eskaera ontzat hartzea.

Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 48/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz (2016ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 1ekoa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betez,

EBAZTEN DUT:

1. Instalazioari zehazki onura publikoaren deklarazioa ematea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta hori garatzen duen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.4 artikuluan aipatutako ondorioetarako.

2. Sistemas Energéticos Boyal SL enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

3 Ebazpen hau Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Ebazpen hau Sistemas Energéticos Boyal SLri jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

6 Ebazpen hau Tuterako Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko uztailaren 30ean.–Azpiegitura Energetikoen Ataleko burua, Laura Larraya Irigoyen. Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ordezkoa (Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 167/2017 Ebazpenaren bidez, 2017ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 18koan).

Iragarkiaren kodea: F1910198