168. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

65C/2019 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko Asociación Navarra de Informática Municipal SA enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Iruñeko Asociación Navarra de Informática Municipal SA enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31101652012019) aztertu da; erregistro honetan sartu zen 2019ko maiatzaren 24an, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatu zuten 2019ko maiatzaren 23an, eta zuzendu 2019ko ekainaren 4an, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 5ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iruñeko Asociación Navarra de Informática Municipal SA enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1909378